2018ko ekainak 6

BERRIRO ERE ESKURAGAI IRAUNKORTASUNERAKO KITAK

Foto noticia

Aurten berriro ere, nahi duten familien eskura iraunkortasunerako kita jarriko du Naturguneak. Kit horrek poltsa, edalontziak, eta plater sakonak eta zapalak ditu, eta proposatzen dugu jaietako herri bazkarietan, mendira joatean, askaltegian… erabiltzea, halakoetan sortzen den plastikozko hondakinen kantitate izugarria murrizteko. Merkatuan 20 eurotik gorako prezioa duen arren, hemen 5 euroan eskuratu ahal izango da.

50 unitate daude eskuragai.

Gainera, liburu sortak zozkatuko ditugu kita erabiltzen ari direla erakusten duen argazkia bidaltzen diguten guztien artean. Zozketa irailaren 14an izango da.

Volver arriba