2021eko irailak 24

2021eko udan egin diren euskarazko kanpaldietarako diru laguntzak

Foto noticia

Urtero bezala, Aranguren Ibarreko Udalak euskarazko kanpaldietan parte hartuko duten ikasleentzako diru laguntzak eskainiko dizkie, hona hemen oinarriak.

Laguntza horiek ez dira baliagarriak izango Aranguren Ibarreko Udalak kudeatzen edo diruz laguntzen dituen kanpalekuetarako, horiek kuotatik kendutako diru-laguntza baitaramate. Kanpoan geratuko dira, halaber, barnetegi-erregimenik behar ez duten txangoak edo bidaiak eta herrian edo inguruan egiten diren jarduerak.

D ereduko LH edo DBHko ikasleei zuzenduta dago plan hau, eta eskatzaileek, gainera, Aranguren Ibarrean erroldatuta egon beharko dute kanpamenduak irauten duen bitartean eta laguntza eskatzen den unean.

Egonaldia eskatzen duten euskarazko kanpamenduek eragindako gastuei aurre egitera dago bideratuta laguntza. Egonaldia ezin izango da 5 egunetik beherakoa (4 gau) eta 15 egunetik gorakoa (14 gau). Oporraldiaren barruan egon behar dute, hau da, ekainaren 23tik irailaren 9ra. Haur bakoitzeko kanpamentu batentzako diru-laguntza emango da.

Eskabideak irailean aurkeztuko dira egoitza elektronikoan edo Udal Erregistroan, sinatutako eskabide baten bidez. Eskabidearekin batera, oinarrietako 5. puntuan zehaztutako agiriak aurkeztu beharko dira.

ESKAERA EGITEKO INPRIMAKIA

Volver arriba