Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020ko abenduaren 28an

Aranguren Ibarra saritua izan da Tokian Tokiko Garapen Jasangarriko Jardunbide Egokien XI. ‘José Ignacio Sanz Arbizu’ Sarian.

Foto noticia

Ekimen saritua Mugartea sektoreko urbanizazioa izan da. Ekimenak euri-uren nahiz lorezaintzako uren kudeaketa jasangarria landu du, biodibertsitatearen kontserbazioarekin batera, euri-urak biltzeko sistema tradizionalaren ordez laminazio bidezko bat erabilita.

Saria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak sustatua da, eta hainbat arlotan egindako jardunbiderik egokienak hartzen ditu aintzat, hala nola etxebizitzan eta garapen komunitarioan, hiri eta eskualde garapenean, eta kudeaketa jasangarrian, betiere elkartegintzan, berrikuntzan eta transferigarritasunean oinarritutako proiektuak lehenetsita.

Beste sarituak NUP,  Josenea eta Orbaibar izan dira.