2021eko maiatzak 7

Aranipuinak, bailarako ibilbide toponimikoak euskararen astea ospatzeko

Foto noticia

Osasun egoera dela eta, aurten ere ezingo da Euskararen Astea normaltasunez ospatu. Horregatik antolatu du Arangurengo Euskara Zerbitzuak Aranipuinak egitasmoa.

5 ibilbide eta 5 ipuin dira, familian euskararen historia eta ibarreko bitxikeriak ezagutzeko. Aranguren, Labiano, Zolina, Taxonar eta Mutilva zeharkatzen dituzten 5 ibilbide toponimiko dira. Herri hauek hautatu dira haraneko biztanleria handiena dutenak direlako.

Bost ipuin, bost ibilbide eta ipuin eta ibilbide bakoitzari probetxu handiagoa ateratzeko proposamenak www.aranguren.es/aranipuinak webgunean egongo dira eskuragarri maiatzaren 6tik aurrera.

Volver arriba