2021eko irailak 24

Euskara ikasten duten helduentzako bekak

Foto noticia

Udalak, urtero bezala, aurten ere 2020/21 ikasturtean zehar euskara ikasi duten helduentzako bekak emanen ditu.

Eskatzaileek 16 urte baino goragokoak izan beharko dira eta ibarrean erroldatuta edota jendeari begira lan egin. Gainera, laguntza jaso ahal izateko, ikasleak ikastaroan gutxienez %75eko asistentzia egiaztatu beharko du.

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez edo Arangurengo Ibarreko Udalaren Erregistro Orokorreak bidali ahalko dira deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik 2021eko urriaren 1era arte.

Eskabide orri orokorrarekin batera, eskatzaileak euskara ikasketak burutu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko du eta, hala bada,  Ibarrean jendaurrean lan egiten duela egiaztatzen duena. Matrikularen ordainagiria ere eskatuko da, 2020/21 ikasturtean euskara ikasteko diru-laguntzarik jaso ez izanaren zinpeko aitorpenarekin batera. Eskatzaileek diru-laguntza jaso nahi duten banku libretaren lehen orriaren fotokopia eman beharko dute.

ESKABIDEA

Volver arriba