Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko otsailaren 08an

Mutiloako inauterien historia kontatzen duen erakusketa Aranetxerera

Foto noticia

Datorren otsailaren 12an izango litzake kiratsak Aranguren Ibarra beteko lukeen eguna, Zaramaluzeren ustel eta zabor usaina Mutiloako kaleetan zehar hedatuko litzakeen eguna, baina gaur egungo egoerak ezinezkoa eginen du.

Hala ere, “Aranetxea” eta “Mutiloako inauteriak/Carnavales de Mutilvatik” erakusketa bat prestatu dute. Erakusketa hori Gazte Lekuan egongo da datorren otsailaren 12tik hilabete bereko 20ra arte, larunbata.

Erakusketa honen bidez gure inauterien, “Zaramaluzeren inauterien” historia ezagutu ahal izango dugu: nola bertako gazteei eskerrak, Mutiloan inauteririk ez ospatzetik gure historia propioa izatera pasa zen.

Erakusketa bisitatu ahal izateko HITZ ORDUA erreserbatu beharko da Aranetxeako webgunearen bidez edo 948 237 558 telefonora deituz. Sarrera doakoa izango da eta ordutegia 16:00etatik 21:00etara bitartekoa.

Horrez gain, erakusketara ezin baduzu bertaratu, Aranguren Telebistak inauteriei buruzko erreportajea prestatu du, Aranguren Ibarreko etxe guztietan Aranguren TBaren bidez eta baita webgunean ere otsailaren 12tik aurrera ikusi ahalko dena.