Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020ko abuztuaren 31n

Udal Kirol Egitaraua (2020-2021)

Foto noticia

Udal Kirol Egitaraua (2020-2021 ikasturtea)

Covid-19aren ondorioz martxoan ezarritako osasun larrialdia zela eta, ez genuen aukerarik izan joan den deboraldiko jarduerak bukatzeko eta, horrez gain, udal kirol egitarauko jarduerak birpentsatu behar izan ditugu, bai eta haietan parte hartzeko modua eta 2020-2021 ikasturterako izena emateko prozedurak ere.

Horrela, 2020/2021 ikasturte honetarako ez dugu izan aurre-izenemate prozesurik jarduerak egiten jarraitzeko; horregatik , jardueretako batean parte hartu nahi duenak aurre-izenematea egin beharko du, plazak banatzeko zozketa sartuta.

Saioen iraupena laburragoa izanen da desinfekzio arloko protokoloak bete ahal izateko eta, era berean, jarduerak ematen diren tokietako edukiera maximoa murriztuko da.

Pertsona bakoitzak gehienez bi jardueratan eman ahalko du izena eta, bietan plaza suertatuz gero, jarduera bakarrean parte hartuko du.

Aurre-izenemateak irailaren 7 tik 11ra egingo dira 012 telefonora deituz.

Kontsultatu informazio guztia (liburuxkan pdf)