SAN ANDRES PARROKIA-ELIZA (GONGORA)

Monumentuak

Gongorako parrokia-elizaErdi Aroko eraikina da. Habeartearen bi zatien estalkia XVI. mendekoa da. Geroxeago (beharbada 1575ean) egin zituzten gaur egungo transeptua eta aldare nagusiaren aldea.

Korupea

Erdi Aroko bataiarria da, harrizkoa eta laua. Aldare nagusiaren aldera eramaten duen habearteko arkuan, transeptua eta presbiterioa ixten dituen burdin hesia dago,  XVI. mende aldera egina, ziur asko.

Ebanjelioaren aldea

Hirutasun Santuaren erretaula, XVII. mendearen lehen erdialdekoa.

Presbiterioa

Erretaula nagusia Pedro Irozek egin zuen. 1647tik 1651ra, ordaindu egiten zitzaion hari.

Epistolaren aldea

Garbikundearen erretaula, Pedro Irozek egina hori ere. Bestalde, Gongorako markes-markesen hilobia ere han dago.

Informazio gehiago “Catálogo Monumental de Navarra. IV. Merindad de Sangüesa (Nafarroako monumentuen katalogoa. IV. Zangozako merindadea)” lanean (55.-59. orrialdeetan)

Volver arriba