Jendaurreko ordutegia: 9:00etatik 14:00etara, Udaletxeko 2. solairuan (Mutiloa pl. z/g  Mutiloan).

Telefonoak: 948 15 13 82.

E-maila: igualdad@aranguren.es

Aranguren Ibarreko Udaleko Berdintasun Arloak udalerriko emakumeen eta gizonen berdintasunerako udal politika publikoak diseinatu, planifikatu, kudeatu eta ebaluatzen ditu. Aukera berdintasunen arloan sentsibilizazioa egiten du eta informazioa zabaltzen du, bai barne mailan (udal langileak eta politikariak) eta baita kanpora aldera ere (herritarrak, elkarteak eta kolektiboak).

Bestalde, aldaketa soziala eragin nahi du, Aranguren Ibarreko herritarren artean berdintasunean oinarritutako gizartearen beharra zabalduz, emakumeen partehartzerako oztopoak ezabatuz, jarrera sexistak deuseztatuz eta baloreen aldaketa bultzatzuz.

Horretarako Berdintasunerako I. Plana diseinatzen ari da. Dokumentu hau hori guztia bideratzeko tresna izanen da.