2016ko abuztuak 9

Lizentzien ematea etetea Mutiloagoiti zaharreko industrialdean

Aranguren ibarreko Udalak, 2016ko abuztuaren 4an egin osoko bilkura berezian, aho batez erabaki zuen:

a) Etetea “Mutiloagoiti zaharreko industrialdean” lurzatitzeko, eraikitzeko eta eraisteko hirigintza lizentzien ematea, baldin eta industrian erabiltzekoak badira. Etetea, baita ere, industria jarduerarako lizentzia berrien ematea eta jadanik daudenak aldatzea edo handitzea.

b) Eteteak urte bateko indarraldia izan dezala, erabaki hau hartzen denetik hasita, edo Udan Plana hasiera batez onetsi arte.

c) Udal zerbitzuei agintzea eten ditzatela aipatu eremuan eta aipatu erabileretarako lizentziak emateko prozedurak.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 69.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.

NAO (Tamaina 12 Kb)

Volver arriba