Nabigazioa saltatu

Eguraldia | >> CASTELLANO << | 2012ko maiatzaren 18a

aquí esta la fecha
Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

ARANGURENgo
Udala

Abian diren promozionak

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje
MOREA [-ri buruz gehiago irakurri]

Arangurenek eta Galarrek Egitasmo Bateratua gauzatzea da helburua. Eraikitzeko lurzoruaren sektore bakarra izanen da, sektorekakoa eta antolatua: Morea sektorea. Planoan ikus daiteke egitasmoaren kokalekua (67.1 L.F. 35/02 artikuluan ebatzitakoaren araberakoa).

Morea sektoreari emanen zaizkion erabilerak

Zerbitzuetarako aurreikusten da batik bat (industria-berrikuntza, dendak, aisia, bulegoak, ostatu-ostalaritza, biltegiak eta banaketa-lanak, eta abar).

Antolaketa eta eremua zonatan banatzea (hirugarren eremua, industria-dendak, zerbitzuak eta aisia)

Errepide nahitaezkoek edo berdegune publikoek mugatutako eremu zabalek irabazi handiko lur-sail pribatuak eratzen dituzte. 323.274 -ko azalera du guztira. Guztira, 228.848 UASri aterako zaie etekina. Erabilera nagusiak: hirugarren eremu gisa, industria-dendak, zerbitzuak eta aisia. Sotoetan, biltegiak eta garajeak izanen dira. Bestelako erabilerak ere onartuko dira, baldin eta beheko solairuan egitekoak badira.

OSASUNA SEKTOREA [-ri buruz gehiago irakurri]

Proposatutako egitasmoa. Motiboa eta helburua.

Urbanizatu ezin daitezkeen lurretan gauzatu nahi da egitasmoa. Aranguren ibarrari dagozkion lurrak dira, dagoeneko abian diren industrialde komertzial-industrialen eta Osasuna Futbol Elkarteak Taxoaren dituen instalazioen mugan. Asmoa da urbaniza daitekeen sektorekako (L.F. 35/02ren 95.2a artikulua) eta antolatutako (L.F.35/02ren 55. artikulua) lur-eremu gisa klasifikatzea lur horiek. Sektore bakarra eratu nahi da, banaketa-eremu bakarra eta egikaritze-unitate bakarra. Antolaketa Egitasmo Partzialaren mailakoa izanen da (L.F. 35/02ren 60. artikulua).

Aranguren ibarreko Udalaren HUAen 28. aldaketan, honako helburu hauek hartu dira kontuan: 

  • Kirol-esparru gisa erabiltzeko lur-eremu handi bat metatzea Osasuna Futbol Elkarteak gaur egun dituen instalazioen ondoan. Kirol-hiri erraldoi bat sortuko dugu, eskualde- eta probintzia-mailan erreferente izanen dena.
  • Errepide-sare berri bat sortzea trafiko-arazoei aurre egiteko (betiere kontuan izanik Morea sektoreak etorkizunean sortuko dituen trafiko-arazoak), eta ekialdeko ingurabidean beste pasabide egokiago bat egitea (duela gutxi sorturiko merkataritza gunean, Galarko Udalari baitagokio).
  • Sektore barnean ibiliko diren ibilgailuen zirkulazio-mugimendu handi eta aldi berekoei aurre eginen dien errepide-sarea ezartzea.
  • Antolaketa-modu bat diseinatzea, eraikitzea baimendua dagoen lurretan.
  • Erabilera publikorako eremuak eremu berean biltzea, eremu hori kanpoan utzi gabe.
Mutiloa Plaza 4, 1. B p.k.31192 Mutiloa (NAFARROA)
Tel.948 24 49 46 Fax.948 24 34 91 aranguren@aranguren.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du