2024-2025 denboraldirako haur kirol eskoletan berriz izena ematea

Uncategorized @eu

Jarraian, formulario bat beteko duzu 2024-2025 denboraldirako Karateko Kirol Eskolan berriro izena emateko. Horretarako azken eguna maiatzaren 23a da, osteguna barne.

Inprimakia bete ondoren haurra onartua izan dadin, Kirol Zerbitzuak hurrengo egunetan egiaztatuko dituen baldintza batzuk bete behar dira:

  • Aranguren Ibarrean erroldatuta egotea.
  • Jarduerara erregulartasunez joan izana (asistentzien % 65 baino gehiago).
  • Kuotak ordainduta izatea.
  • Aldez aurretik kontsultatzea eta begiraleak datorren denboraldirako proposatutako ordutegia onartzea.
  • Lauhileko bati dagokion kuotaren % 50 fidantza gisa ordaintzea. Fidantza hori ez da inoiz itzuliko, salbu eta jarduera eteten bada.

Formularioa bete eta bidali ondoren, egun gutxi barru, Kirol Zerbitzuaren mezu bat jasoko duzu, plaza berresteko eta matrikula gisa balioko duen ordainketa egiteko informazio guztia bidaliko zaizu.

2024-2025 DENBORALDIRAKO KIROL ESKOLETAN BERRIZ IZENA EMATEA

        KARATE                                          GINMASTIKA ERRITMIKOA

         PILOTA                                                            TENIS                 

Volver arriba