Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

ERA eskola: gurasoentzako online trebakuntza

Euskara zerbitzuak helduentzako

Nola lagundu seme-alabei haien autonomia garatzen? Eta autoestimua indartzen? Hezkuntza eleaniztunean, zein da familiaren rola? Zein eskolarena? Nola izan seme-alaben bidelagun euskararen ikas-prozesuan? Gero eta gehiago erabiltzen ari diren tresna teknologikoak, nola erabili segurtasunez, nola euskaraz?

Galdera horien erantzunen bila, ERAk proposamena egin die gurasoei: ERA Eskola edo gurasoentzako trebakuntza online.

Hiru hizlari izanen dira eta emanaldi guztiak zuzenean emitituko dira, streaming bidez, Era Nafarroaren YouTube kanalean. Hizlari bakoitzak saio bana egingo du, 16:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz, eta WhatsAppez zein YouTube kanalaren txataren bidez galderak zuzenean egiteko aukera egongo da. Saioak doakoak izango dira eta ez da aldez aurretik izena eman behar.

ERA eskolak, 2020ko egitaraua:

Azaroak 16, astelehena: “Gure seme-alabei euskararekin eta hizkuntzekin laguntzearen erronka”. Seme-alabek hizkuntzekin duten harremana aztertuko da modu arin eta atsegin batean. Haurrak eleaniztunak izateko bidean daude, gurasoak haien bidelagun izan gaitezke, horretarako aholku eta proposamenak eginen dira, familian seme-alaben hizkuntza-ohiturei oinarri sendoa eskaintzeko.

Hizlaria: Iñaki Eizmendi

Azaroak 18, asteazkena: “Seme-alaben autonomia, motibazioa eta autoestimua sustatzen”. Haurrek egiten duten horretan interesa izatea nahi dugu, eta, gainera, beren kabuz egin ahal izateko behar adinako segurtasuna izatea. Guzti hori euskararekin gozatuz egiten bada, gainera, are eta hobeki. Batzuetan, eskolako lanak etxean egin behar izaten dira eta, sarritan, une horiek neketsuak izaten dira. Antzeko egoera horiei aurre egiteko eta garrantzitsuak diren harremanak zaintzeko baliabide eta pilulak eskainiko dira.

Hizlaria: Nerea Mendizabal

Azaroak 25, asteazkena “Euskara, sareko baliabideak, Google tresnak eta zibersegurtasuna”. Gaur egungo egoerak ikasleak eskolako lan asko etxean egitera behartu ditu. Horretarako, Googleko tresnak erabiltzen dituzte. Tresna horiek euskaraz jartzeko eta sareko zenbait baliabide modu egoki eta seguruan erabiltzeko zenbait aholku emanen dira hitzaldi honetan.

Hizlaria: Julen Linazasoro