ERDI AROKO GAZTELUAREN ERORKINAK (LAKIDAIN)
Civiles
IRULEGIKO GAZTELUARI BURUZKO MONOGRAFIA
Sarrera
Gauza gutxi dakigu Nafarroa babestu zuten Erdi Aroko gazteluei buruz. XV. mendean, 100 inguru zeuden, baina, gaur egun, ia ez dago aztarnarik. Kasurik hoberenetan, eraikin horien hormen puskaren bat besterik ez da gelditzen.
Kokalekua
Irulegiko gaztelua Aranguren mendilerroan dago, Irulegi gailurrean (Lakidain haitz ere esaten zaio). Gailur horrek 893 metro ditu eta honako herri hauen gainean dago: Lakidain eta Ilundain (Aranguren Ibarra) eta Lerruz eta Idoate (Lizoain). Halaber, mendi horren silueta argi ikus daiteke Iruñetik.
Gailur horren iparraldean, malkar harkaiztsua dugu, baina, beste hegietan ere, malda handiak ditugu. Argi dago, beraz, gaztelua zergatik eraiki zen hor. Hegoaldea alderik iritsi-errazena da, eta, han, baditugu babes-erreten bat eta babes-harresi bat. Horiek sakonago aztertuko dira gazteluari buruzko azalpenean (“Bitxikeriak” izeneko atalean).
Iñaki Sagredoren lana, “Castillos de Navarra” liburuaren autorea.