Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

60 urtetik gorakoentzako tailerra: “internet bidez erosten ikastea eta familiarekin konektatuta”

2021eko ekainaren 09an - 2021eko ekainaren 16an | 11:00etatik 13:00etara

60 urtetik gorakoentzako tailerra: “internet bidez erosten ikastea eta familiarekin konektatuta”

Foto evento
  • Sarreren salmenta: 948 151 382 edo rgarralda@aranguren.es
  • Izen-emate: Maiatzaren 25etik 30era

Koronabirusak eragindako egoerak arrakala digitala jarri du agerian, eta horrek, batez ere, adinekoei eragiten die. Adinekoak isolaturik daude gizartean eta, hori dela-eta, haiengana teknologia digitala hurbildu nahi dugu, bizitzan gaitasuna dutela senti dezaten, eta horrez gain, senitartekoekin komunikatzeko aukera izan dezaten (batez ere, maitasun premia handia dugun honetan); horretarako, argazkiak, txatak, bideo-deiak, bideoak eta beste erabiltzen irakatsiko diegu.

 

Bestalde, pandemia-egoera honetan ere funtsezkoa da internet bidez erosketak egin ahal izatea, supermerkatu eta dendetako jende-pilaketak saihesteko, eta horrela, adinekoen independentzia eta autonomia sustatzeko; azken finean, tresna erabilgarriak erabiltzen irakatsiko zaie eguneroko bizitzan laguntzeko.

 

Tailerra gehienbat praktikoa izanen da, eta pertsona bakoitzak bere gailua eraman beharko du tailerrera (mugikorra, tableta edo ordenagailua), nahi duena, harekin praktikatzeko.

Ponente: Cocokids