EUSKARAREN ASTEA: “GOAZEN9.0” Glu Glu & Pausoka
2023ko maiatzak 4 | 18:00
Aranguren Ibarreko Kultur Etxea
- Zenbatekoa: 3€
- Izen-emate: Maiatzaren 1eko 10:00etatik aurrera - Online Kultu Etxeko Plataformaren bidez
Heldu da Go!azen 9.0ren denboraldi berria. Hiru ikasle berri iritsi dira Basakabira, Saioa, Gontzal eta Alain, eta haietako batek sekretu bat dauka gordea. Nola moldatuko dira ikasle berriak beteranoekin? Maitasun istorioak, gezurrak, abenturak eta musika! Musika eta dantza ere izanen dira aurten ardatz.
OHARRA: Ikuskizunak eragindako ikusmin handia dela eta, eta ahalik eta gazte gehienek huraxe gozatzeko aukera izan dezaten, eskatzen dizuegu ahalik eta heldu gutxien joatea gazteekin, beharrezkoak direnak baizik ez. Eskerrik asko zuen laguntzagatik.