FAMILI TAILERRA: Erregulazio emozionala eta familia-bizikidetzako gatazkak

2021eko urriak 13 - 2021eko urriak 20 | 17:00etatik 19:00etara

Colegio Público San Pedro de Mutilva

Foto evento
  • Sarreren salmenta: 948 151382 telefonora deituz edo rgarralda@aranguren.es e-postan
  • Izen-emate: Irailak 27 eta urriak 2 bitartean

Gure seme-alaben garunak gainezka egiten dien egoeretan nola funtzionatzen duen jakitea da zer gertatzen zaien eta nola lagun diezaiekegun ulertzeko lehen urratsa. Helduok ikuspuntu arrazional batetik aztertzen dugu haurrei zer gertatzen zaien, eta ahaztu egiten zaigu 7 edo 8 urte arte ez dutela arrazoibide logikorik, emozioak bizitzeko helduok ez dugun beste modu bat dutela.

Txikiek amorrua, frustrazioa, tristura, errua, larritasuna, kezka… nola prozesatzen dituzten jakitea oso garrantzitsua da horiei aurre egiten lagundu nahi badiegu. Tresna batzuk ikasteak eta txikiaren psikismoaren alderdi batzuk ezagutzeak eguneroko zailtasunak hobeto maneiatzen lagunduko digu, geure buruarekin hobeto sentitzen. Gaitasun eta lasaitasun handiagoak izango ditugu gure haurrei beren bizitza eta garapen prozesuan laguntzeko

Ponente: Lourdes Díez, psikoterapeuta
Volver arriba