Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

TAILERRA: Hazien eta ezagutzen trukea

2021eko uztailaren 30ean | 17:00etatik 19:00etara

TAILERRA: Hazien eta ezagutzen trukea

Foto evento

Arrea elkartearekin batera, proiektu bat jarri dugu abian. Bertan, nekazaritza iraunkorra edo jasangarria landuko dugu, haziak biderkatzeko baratze bat edukiko dugu eta bai hazien banku bat ere. Hain zuzen, haien gaineko zenbait tailer emango ditugu eta ahalik eta etekin handiena ateratzeko eta zuzen kontserbatzen ikasteko beharrezkoa den guztia ikasiko dugu.

Hilabetean ostiral batean, haziak eta ezagutzak trukatzeko saio bat egingo dugu. Kontserbatzen ditugun barietateetako batzuk eraman, gai honetan duten esperientzia kontatzera etorri, bertako espezieak berreskuratu edo landatzeari eta nekazaritzari buruz edozein kontsulta egin nahi duten pertsona guztientzat zabalik egongo da.