Kultur Etxeko sormen txokoa
2024ko abenduak 2 - 2025eko urtarrilak 3
Aranguren Ibarreko Kultur Etxea

Gabonetako jaiak direla eta, gure erakusketa-aretoa familian sormena garatzeko txoko bihurtzen da.
Nahi duzuen teknikaren bidez (collagea, pintura, oihalak…) zuen postalak edo marrazkiak diseinatzeko materialak izango dituzue eskura: kartoi meheak, margoak, aldizkariak, guraizeak, kola…
Beste urte batzuetan bezala, Olentzerorentzako eta Errege Magoentzako gutun-ereduak ere eskuragarri izango dituzue. Gure helburua, heldu zein txikiek duzuen irudimena eta sormen artistikoa askatzea da.
Gainera, erakusketak izango dituzue eskuragarri:
Abenduaren 18tik 29ra: 2024ko Olentzerorako kartel lehiaketa.
Urtarrilaren 2tik 8ra: 2024ko Gabonetako postal lehiaketa.