SENDABERRI ZIKLOKO ANTZERKIA: ‘Inmatriculaciones. Oh my god!’
2025eko maiatzak 4 | 19.00etatik 20.20etara.
Aranguren Ibarreko Kultur Etxea

- Zenbatekoa: 7€
Eliza katolikoak bere izenean erregistratu zituen ondasunak umorez, eta sinesmen erlijiosoarekiko errespetuz, salatzen dituen antzezlana. Bi aingeru inuzente eszena desberdinak aurkezten dituzten zeremonia-maisuak dira. Eliz mutilak, apezpikuak, apaizgaiak eta jabetza-erregistroko funtzionarioak. Loteria berezi honetan, zortea elizbarruti bihurtzen da, eta sari nagusia Kordobako meskita da.
*Antzezlana bukatzerakoan publikoarekin topaketa egingo da.