Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Mintzakide, mintza taldeak

Euskara zerbitzuak helduentzako

Dagoeneko 15 urte bete dira Iruñerriko Mintzakide sortu zenetik, baina egitasmoaren hasierako xedeak bere horretan dirau; alegia, euskaraz hitz egin nahi duten pertsonei gure hizkuntzan aritzeko aukera eskaintzea. Horretarako euskaraz txukun aritzen diren lagunak eta euskara ikasten ari direnak harremanetan jartzen ditugu.

Mintzakidek euskaraz hitz egiteko 5 edo sei laguneko taldetxoak sortzen ditu eta horietako bakoitzean euskaraz txukun moldatzen den hiztun bat (bidelaguna) eta euskaraz ikasten ari diren beste laupabost lagun biltzen ditu (bidelariak).

Aranguren Ibarreko euskaldunak animatu nahi ditugu egitasmo honetan parte hartzera; izan ere, urteetako esperientziak erakutsi baitugu, Mintzakideren bidez euskalduntzen ari diren lagunek, euskaraz hitz egiteko lotsa kendu eta euren maila hobetzeaz gain, euskarekiko haien atxikimendua hazten dutela.

Une honetan, pandemia egoerak behartuta, Mintzakide taldeei online aritzeko aholkua egiten ari gatzaizkie, baina egoera hobetu bezain laster, gure asmoa da aurrez aurreko bilkurei berriro ekitea.

Izen-ematea azaroaren 15a bitarte luzatu dugu, beraz animatu zaitezte eta animatu Ibarreko beste euskaldunak Mintzakideren 15. edizioan izen-ematera!!

Gogoan hartu bereziki garrantzitsua dela euskara txukun egiten duten euskaldunak animatzea!!