Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko ekainaren 14an

2021eko Hiri Kanpaldirako Protokoloa

Foto noticia

Ezin dugu ahaztu zer gertatu den azken hilabeteotan eta zer-nolako ahalegin handia egin dugun. Koronabirusak gure artean dirau eta hortxe dago kutsatzeko arriskua.

Horren ondorioz, eta egungo osasun egoera ikusirik, erabat garrantzitsua izanen da higiene eta segurtasun arloko protokoloak eta arauak ezartzea, 2021ean gure Udako Hiri Kanpaldia parte hartzaileentzat gune segurua izan dadin.

Agiri honetan jasotzen ez den guztirako, indarreko araudiari lotuko zaio; horrenbestez, neurriak ere aldatzen ahalko dira.

Aranguren Ibarreko Gizarte Zerbitzuak betearazi eginen ditu Nafarroako Gobernutik jakinarazten dizkiguten osasun eta segurtasun neurri guztiak, bai eta kanpaldia egin bitartean ematen dituztenak ere.

 

2021EKO HIRI KANPALDIRAKO PROTOKOLOA

2021EKO HIRI KANPALDIKO ORGANIGRAMA

2021EKO HIRI KANPALDIRA ERAMATEKOAK