Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko maiatzaren 07an

Babes ofizialeko etxebizitzen premiari buruzko inkesta

Foto noticia

Etxebizitzaren egungo eskaria ezagutzeko eta egungo beharrak asetzeko etxebizitza eraikitzea programatu ahal izateko, komenigarria izango litzateke interesa duten pertsona erantsitako inkesta betetzea. Inkesta hori Udalaren bulegoetan (Mutiloa plaza z/g) edo web-orrian (www.aranguren.es) eta posta elektronikoan (aranguren@aranguren.es) entregatu ahal izango da 2021eko maiatzaren 31 baino lehen. Arangurengo Udalak udal lurzorua ematen jarraituko du, herritarrak gure herrian bizitzen gera daitezen.

Babes ofizialeko etxebizitza horiei eta inkesta honi buruzko zalantzak argitzeko, interesa dutenei harrera egingo zaie erabilera anitzeko gelan (udaletxeko eraikineko beheko solairuan, San Pedro Plazako sarreran), maiatzaren 17tik maiatzaren 21era arte, 18:00etatik 20:00etara. Egun horretatik aurrera, kontsultak udal bulegoetan egingo dira, 948244946 telefonoan hitzordua eskatu ondoren. Proginsarekin ezer argitu nahi izanez gero, deitu 948229621 telefonora.

 

INKESTA TXANTILOIA

 

Entremutilvasen 50 BOE dituen lehen promozioa egin da, eta maiatzaren 31ra arte dago izena emateko epea. Informazio gehiago: BOEak ENTREMUTILVASEN