﻿{"id":20364,"date":"2012-12-13T17:25:50","date_gmt":"2012-12-13T16:25:50","guid":{"rendered":"http:\/\/w2.aranguren.es\/?page_id=20364"},"modified":"2012-12-13T17:25:50","modified_gmt":"2012-12-13T16:25:50","slug":"bitxikeriak","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/www.aranguren.es\/eu\/aranguren-ibarra\/lekua-eta-jendea\/historia\/bitxikeriak\/","title":{"rendered":"Bitxikeriak"},"content":{"rendered":"<h2>ARANGUREN IBARREKO NOBLEZIA TITULUAK<\/h2>\n<p>&#8220;Gongorako Markesa&#8221;<\/p>\n<p>Nafarroako noblezia-titulua da, 1695ean Karlos II.ak\u00a0 Juan Cruzat eta Gongorari \u2014Nafarroako oinezko erregimentu-zelaiko\u00a0maistrua, Santiagoko Ordenako zalduna eta Orizko jauregiaren jauna\u00a0 zenari\u2014 emandakoa.Halaber, 1399an, Zolinako jaurerria Per Arnaut Garrorena zen (Karlos III.aren ostatu-maistrua zenarena). Jaurerriak bizkonderri maila lortu zuen haren semearen garaian, Juan Garroren garaian, hain zuzen ere, eta, ondorioz, Zolinako bizkonde bihurtu zen.<\/p>\n<h2>IRULEGIKO GAZTELUARI BURUZKO MONOGRAFIA<\/h2>\n<p>Sarrera<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" class=\"alignright\" src=\"\/wp-content\/uploads\/2013\/06\/\/castillo_rojo.jpg\" alt=\"Aranguren mendilerroa\" border=\"0\" hspace=\"5\" vspace=\"5\" \/>Gauza gutxi dakigu Nafarroa babestu zuten Erdi Eroko gazteluei buruz. XV. mendean, 100 inguru zeuden, baina, gaur egun, ia ez dago haien aztarnarik. Kasurik hoberenetan, eraikin horien hormen puskaren bat gelditzen da. 1512an hasi ziren Nafarroako erdi aroko gotorlekuak suntsitzen, Gaztelako tropei aurre egin ez ziezaieten.<\/p>\n<p>Beraz, ia ez dago horien arrastorik; hala ere, Erdi Aroko Kontu-dokumentuek argi uzten dute, batetik,\u00a0erresuma hark gotorlekuak eraikitzean oinarritu zuela bere defentsa eta, bestetik, herritarrek berek mantentzen zituztela. Espiritu haren oinordeko gisa, udalek, gaur egun, beren ondarea berreskuratu nahi dute, poliki-poliki.\u00a0Ezbairik gabe, ondarearekiko eta historiarekiko\u00a0interes hori hazten ari da izaera berezia beti izan duen lur honetan. Nafarroa osoko herritarrengan eta udaletan, azaleratzen hasi da nahi hori.<\/p>\n<p>Kokalekua<\/p>\n<p>Irulegiko gaztelua Aranguren mendilerroan dago, Irulegi gailurrean (Lakidain haitz ere esaten zaio). Gailur horrek 893 metro ditu eta honako herri hauen gainean dago: Lakidain eta Ilundain (Aranguren Ibarra) eta Lerruz eta Idoate (Lizoain). Halaber, mendi horren silueta argi ikus daiteke Iru\u00f1etik.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" class=\"alignleft\" src=\"\/wp-content\/uploads\/2013\/06\/\/castillo_cima.jpg\" alt=\"Aranguren mendilerroa\" border=\"0\" hspace=\"5\" vspace=\"5\" \/>Gailur horren iparraldean, malkar harkaiztsua\u00a0dugu, baina, beste hegietan ere, malda handiak ditugu. Argi dago, beraz, gaztelua zergatik eraiki zen hor. Hegoaldea alderik iritsi-errazena da, eta, han, baditugu babes-erreten bat eta babes-harresi bat; aurrerago, sakonago aztertuko dugu azken hori.<\/p>\n<p>Izena<\/p>\n<p>Irulegi toponimoa &#8220;Iru&#8221; zenbakiak eta &#8220;legi&#8221; (gotortutako gailur)\u00a0hitzak osatzen dute; beraz, hiru gailur-edo esan nahi du. Badirudi zerikusia izan dezakeela Aranguren mendilerroan gailentzen diren hiru puntekin.<\/p>\n<p>Historia<\/p>\n<p>Ez dakigu ziur zein urtetan eraiki zen gotorlekua, baina\u00a0haren kokaleku estrategikoak eta inguruko gotorlekuekin duen\u00a0ikus-komunikazioak pentsarazten digute Iru\u00f1eko erresumaren hastapenetan eraiki zela. Garai haietan, gotorlekuetan oinarritzen zen Iru\u00f1erriko baskoien defentsa-sistema; gotorleku horiek elkarri jakinarazten zioten ea arabiarren edo frankoen sarraldiren bat ote zetorren hiria menderatzeko asmoz. Sortu berria zen Iru\u00f1eko erresuma haren\u00a0defentsa-sistema desfasatuz joan zen mugak zabaldu ahala. Ordurako, mugak ez zeuden Tafallan edo Monjardinen, Ebro ibaitik haratago baizik, eta, gotorleku horien erabilgarritasuna txikituz joan zen. Baskoien hasierako gotorleku horiek espetxe edo bizileku gisa erabiltzen hasi ziren; baina, gerra-garaietan, beren izaera militarra berreskuratzen zuten.<\/p>\n<p>Historiaren aroaren arabera, hainbat etapa igaro zituen Irulegiko gazteluak: Gaztelaren kontrako gerretan (1378. 1429. eta 1460. urteetan), garrantzi militarra hartzen zuen, eta, orduan, Iru\u00f1erria defendatu\u00a0ahal izateko, moldatu behar izaten zuten;\u00a0\u00a0bake-garaietan, berriz, lasaiago ibiltzen ziren. Gorabehera defentsibo horiek Kontu-dokumentuetan islatzen dira, hor esleitzen baitziren gazteluen eta arma-gizonen garnizioak.\u00a01378ko abuztuan,\u00a018 gizon aipatzen dira dokumentu horietan, Gaztelaren kontrako gerrarako; gerraren ondoren, 5 gizonera murriztu ziren eta, hurrengo konfrontazio-garaietarako, berriz,\u00a010 izango ziren.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" class=\"alignright\" src=\"\/wp-content\/uploads\/2013\/06\/\/castillo_monte.jpg\" alt=\"Aranguren mendilerroa\" border=\"0\" hspace=\"5\" vspace=\"5\" \/>Hala ere, bake-garaietan, bizitzeko\u00a0modukoa zen gaztelua. Hiriburutik kilometro gutxira\u00a0 egoteagatik eta, halaber, laboreen ekoizpen-produkzioen eremuetatik hurbil eta klima inguru atseginean egoteagatik, bizileku egokia zen espetxeburuentzat eta haien familientzat, kokaleku zailagoa zuten gazteluekin alderatuz gero behintzat. Hori argi gelditzen da 1374ko zenbait dokumentutan; izan ere, haietan, Zangozako merioak diruzainari aipatzen zion,\u00a0hara egindako bisitan baten ondoren,\u00a0Lakidainen gaineko gazteluan Gonzalo Ruiz Eransusko espetxeburua\u00a0gazteluan bizi zela bere familia guztiarekin, eta horrek ez ziola eragozten bere lanak betetzea.<\/p>\n<p>Gotorlekua eta eskualdea defendatzeko asmoz, gazteluak baldintza egokiak bazituen, ohikoa zen\u00a0 gazteluburuak eta haren jendea han bizitzea. Halaber, ez zen harrigarria izaten, horietako bat hil ondoren, erregearen baimenaz, haren\u00a0ahaideetako batek \u2014oro har, semeak\u2014\u00a0kargua hartzea; esate baterako, Irulegin,\u00a0 Martin Gartzia Ollokikoa hil eta gero, haren semeak ordeztu zuen 1330ean.<\/p>\n<p>Defentsa-helburuaz gain, bake-garaietan honako zeregin hau ere izaten zuen: Koroaren interesak defendatzen zituen zerga-biltzaileak beren lana bete zezaten\u00a0erraztuz. Hala ere, espetxeburuaren 1461eko kobrantzak\u00a0 Arangurengo, Lakidaingo eta Ilundaingo nekazarien petxen bitartez egiten ziren;\u00a0horrek argi erakusten du\u00a0urte haietan gazteluaren arduradunarena zela gaztelua pagatu eta mantentzeko erantzukizuna. Hori dela eta, Kontu-dokumentuetan oso urriak dira gotorleku horren konponketei buruz egindako aipamenak.<\/p>\n<p>1479an, Koroaren eta konestablearen arteko Agoitzeko akordioen ondoren, Leringo kondeari onartu zitzaion, besteak beste,\u00a0 Biana herriaren eta Gara\u00f1oko eta Irulegiko gazteluen jabea izatea.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" class=\"alignleft\" src=\"\/wp-content\/uploads\/2013\/06\/\/castillo_blanco.jpg\" alt=\" Aranguren mendilerroa\" border=\"0\" hspace=\"5\" vspace=\"5\" \/>Garai haietan, agramondarren eta beaumondarren arteko gerra zibilean, Leringo kondea zen gazteluaren jabea, eta, XIV. mendearen bukaera hartan, Juan Mearin beaumondarra zen hango espetxeburua. Hala ere, 1494ko irailaren 19an, Joan III eta Foixeko Katalina Nafarroako errege-erreginek berreskuratu zuten gotorlekua. Urte hartako abenduan, Juan Garrok eta Remonet kapitainak hura suntsitzeko agindua jaso zuten, baliogabekotzat eta garestitzat jotzen baitzen. Argi dago suntsitze horrekin saihestu nahi zutela Gaztelaren hurbileko\u00a0jendeak hiriburutik hain hurbil jabetzak izatea. Almenak eta harresiaren parte bat, defentsa-ateak eta bestelako elementuak eraitsi zituzten; hala ere, ez dirudi kalte horiek erabat baliogabetu zutenik gaztelua, eta, segur aski, dorre nagusiak bizilekua izaten jarraitu zuen. Denborak eta moldatzeko dirurik ezak gazteluaren behin betiko suntsipena ekarri zuten.<\/p>\n<p>I\u00f1aki Sagredoren lana, &#8220;Castillos de Navarra&#8221; liburuaren autorea<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>ARANGUREN IBARREKO NOBLEZIA TITULUAK &#8220;Gongorako Markesa&#8221; Nafarroako noblezia-titulua da, 1695ean Karlos II.ak\u00a0 Juan Cruzat eta Gongorari \u2014Nafarroako oinezko erregimentu-zelaiko\u00a0maistrua, Santiagoko Ordenako zalduna eta Orizko jauregiaren jauna\u00a0 zenari\u2014 emandakoa.Halaber, 1399an, Zolinako jaurerria Per Arnaut Garrorena zen (Karlos III.aren ostatu-maistrua zenarena). Jaurerriak bizkonderri maila lortu zuen haren semearen garaian, Juan Garroren garaian, hain zuzen ere, eta, ondorioz, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":4,"featured_media":0,"parent":20358,"menu_order":6,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"","meta":{"_exactmetrics_skip_tracking":false,"_exactmetrics_sitenote_active":false,"_exactmetrics_sitenote_note":"","_exactmetrics_sitenote_category":0,"footnotes":""},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.aranguren.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/20364"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.aranguren.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.aranguren.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.aranguren.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/4"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.aranguren.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=20364"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.aranguren.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/20364\/revisions"}],"up":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.aranguren.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/20358"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.aranguren.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=20364"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}