﻿{"id":19772,"date":"2012-11-27T14:29:22","date_gmt":"2012-11-27T13:29:22","guid":{"rendered":"http:\/\/w2.aranguren.es\/?p=19772"},"modified":"2021-11-09T11:30:42","modified_gmt":"2021-11-09T11:30:42","slug":"lorezaintza-saila","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.aranguren.es\/eu\/lorezaintza-saila\/","title":{"rendered":"LOREZAINTZA SAILA"},"content":{"rendered":"<p>Udalerriko hiriguneetako berdeguneak kudeatzeaz arduratzen da Aranguren ibarreko Lorezaintza Saila. Lorategi bihurtutako guneak zein gune naturalagoak zaintzen dituzte.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"\/wp-content\/uploads\/2013\/06\/mutilnova_mutilva_baja.jpg\" alt=\"Mutiloako lorategiak, kaleko berdeguenak\" \/><\/p>\n<p>Arangurengo ingurune naturala zaintzeko eta hobetzeko lan mordoa egiten dute: basoberritzea, bideetako plantazio lerrokatuak, oihankultura prebentiboa&#8230;<\/p>\n<p>Lorezaintza Sailak diseinatuak dira Arangurengo lorategiak, eta haiek ezartzen eta iraunarazten dituzte. Beraz, kudeaketa osoa egiten dute, eta lorategi bat sortzeko prozesuan dauden pauso guztiak gauzatzen dituzte: irtenbideak bilatu, alternatibak aztertu, eta horiek guztiak gauzatu eta iraunarazi.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"\/wp-content\/uploads\/2013\/06\/lore_saila1.jpg\" alt=\"Aranguren ibarreko berdeguneak\" border=\"0\" \/><\/p>\n<table style=\"width: 100%; border-collapse: collapse; border-color: #c4eb80; background-color: #c4eb80;\" border=\"1\">\n<tbody>\n<tr>\n<td style=\"width: 100%;\">\n<h6>DEPARTAMENTO DE JARDINES:<\/h6>\n<ul>\n<li><strong>Horario:<\/strong>\u00a0De lunes a viernes de 7:30\u00a0a 14:30.<\/li>\n<li><strong>Tel\u00e9fono:<\/strong>\u00a0649 39 86 70<\/li>\n<li><strong>Fax:<\/strong>\u00a0948 24 34 91<\/li>\n<li><strong>Email:<\/strong>\u00a0<a title=\"Abrir\u00e1 su cliente de correo predeterminado\" href=\"mailto:aranguren@aranguren.es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">aranguren@aranguren.es<\/a><\/li>\n<\/ul>\n<p style=\"text-align: center;\"><strong>Estamos a su lado:<\/strong>\u00a0Queremos oir sus comentarios y sugerencias. Nos ayudan a mejorar d\u00eda a d\u00eda. No dude en hacernos llegar sus ideas les escucharemos con mucho gusto.<\/p>\n<\/td>\n<\/tr>\n<\/tbody>\n<\/table>\n<div class=\"bloque class-col-xs-12\"><a href=\"#taldea\" class=\"bloque-tab\">TALDEA:<\/a><div class=\"contenido-bloque\" id=\"taldea\" style=\"display: none;\">\n<h4><strong>Taldea:<\/strong><\/h4>\n<p>Ibarreko bazter guztiak ongi baino hobeki ezagutzen dituzten pertsonek osatzen dute Lorezaintza Saila. Haiei esker, eguneroko arazoei konponbiderik egokiena ematen zaie.<\/p>\n<p>Zortzi lorazainek osatzen dute taldea, eta horiek kudeatzen dituzte udalerriko lorategi guneak. Udaberrian eta udan, landareen loraldi-garaian alegia, taldea handitu egiten da, lorategietan sortzen diren beharrak behar bezala asetzeko.<\/p>\n<p>Gutxi gorabehera 200.000\u00a0<abbr title=\"metro karratu\">m\u00b2<\/abbr>-tan hedatzen diren lorategietan egiten dituzte mantentze-lanak; soropila da gehiena. Bestalde, hiriguneetan, 3.000 zuhaitz apaingarri inguru daude, eta 500 zuhaixka (landaresia, zuhaixka multzoak&#8230;). Horretaz guztiaz gain, sasoiko 12.000 lore landatzen dira urtero gure herrietan; nortasuna, forma eta kolorea ematen diete gure lorategiei.<\/p>\n<p>Ohiko lorezaintza-lanez gain, ingurumenari loturiko bestelako lan batzuk ere egiten ditu taldeak, gure ibarrerako oso garrantzitsuak baitira:<\/p>\n<ul>\n<li>Oihan-lanak: oihangune berriak landatzea.<\/li>\n<li>Herri-bideetan lerrokako plantazioak ezartzea eta haietan mantentze-lanak egitea.<\/li>\n<li>Xendretan eta ibarreko antzinako bideetan sastrakak garbitzea.<\/li>\n<li>Suteei aurrea hartzeko lanak, herri-bide inguruetan, oihan-basoetan&#8230;<\/li>\n<li>Antzinako hondakindegiak berreskuratzea.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Ibarreko herri guztietako beharrei arreta emateko eta behar horiek asetzeko, Lorezaintza Sailak honako material hau du eskura:<\/p>\n<ul>\n<li>Lau ibilgailu: kamioi bat, noranahiko bat eta bi furgoneta.<\/li>\n<li>Belarra mozteko hiru traktore: bik horizontalki mozten dute, eta\u00a0hirugarrenak helikoidalki.<\/li>\n<li>Belarra mozteko hiru eskuko makina.<\/li>\n<li>Bost motosega.<\/li>\n<li>Landaresiak mozteko makina bat.<\/li>\n<li>Bi motozerra.<\/li>\n<li>Ongarritzeko makina bat.<\/li>\n<li>Tratamendu fitosanitariorako ekipamendua.<\/li>\n<li>Motoaitzur bat.<\/li>\n<li>Areatzeko gailu bat.<\/li>\n<li>Atomizagailu putzegilea.<\/li>\n<li>Kimatze pneumatikorako ekipamendua.<\/li>\n<li>Lorezaintza-lanetarako beharrezkoak diren ohiko esku-tresnak.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Herritarren beharrak eta aukerak asetzea da Lorezaintza Sailaren asmoa. Horretarako, ditugun baliabideak albait egokien erabiltzen ditugu. Berdegune erakargarriak denon eskura jartzea da helburu nagusia, gure\u00a0herrien ingurumaria atsegingarriagoa izan dadin eta denok bizileku\u00a0egokia\u00a0izan dezagun.<\/p>\n<p>Bestalde, oso ondare baliotsua osatzen dute Aranguren ibarreko nekazaritza- eta oihan-ekosistemek; garrantzi handia dute ingurumen aldetik, eta, horregatik, gure arreta eta errespetua merezi dituzte. Balio horiek zaintzen saiatzen gara Lorezaintza Sailean.<\/p>\n<p><\/div><\/div><div class=\"bloque class-col-xs-12\"><a href=\"#ohianak\" class=\"bloque-tab\">OHIANAK<\/a><div class=\"contenido-bloque\" id=\"ohianak\" style=\"display: none;\">Oihanek eta\u00a0larre-lahardiek estaltzen dute Aranguren ibarreko azaleraren zati handi bat. Ekonomia-jarduerarik garatu ez den tokietan, errazago mantendu ahal izan\u00a0da ekosistema horien aberastasuna. Oihana da udalerriko erreserba natural nagusia, bai berezko oihana (pinudiak, pagadiak, erkameztiak, artadiak edota horiek guztiak nahasian) bai gizakiak eratutakoa (pinudi helduen plantazioak, eta\u00a0pinaburudunen eta hostozabalen nahasketak).<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"\/wp-content\/uploads\/2013\/06\/forestal.jpg\" alt=\"Ilundaingo makalak\" border=\"0\" \/><\/div><\/div><div class=\"bloque class-col-xs-12\"><a href=\"#lorategiak\" class=\"bloque-tab\">LORATEGIAK DENONAK DIRA<\/a><div class=\"contenido-bloque\" id=\"lorategiak\" style=\"display: none;\">Aranguren ibarreko Lorezaintza Sailetik azpimarratu nahi dugu parkeak eta lorategiak denonak eta denontzat direla. Gure jarrera egokia bada, gune publiko horiek egoera onean iraunaraziko ditugu, eta denontzako onura izanen da hori.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.aranguren.es\/wp-content\/uploads\/2012\/11\/lorategiak_1.jpg\" alt=\"Mutiloabeitiko lorategien argazkia\" border=\"0\" \/><\/p>\n<p>Pena da zenbaitetan gizalege gutxiko jokaeren ondorioz gure lorategiak hondatuta gertatzea.<\/p>\n<p>Ekonomikoki eta denboraren aldetik\u00a0lan handia egin behar\u00a0izaten du\u00a0Lorezaintza Sailak, bandalismoaren ondorioz hondatutakoak konpontzeko: hiri-altzariak, zuhaitzak, lore-tauletako loreak, eta abar.<\/p>\n<p>Bestalde, erabil ditzagun zaborrontziak, eta ez utz zaborrik lorategietan. Are garrantzitsuagoa:\u00a0higieneagatik eta besteekiko begiruneagatik, ez utz zakur-gorotzik\u00a0toki publikoetan. Badira horretarako prestaturiko zaborrontziak, baita zakur-gorotzak botatzeko beste toki berezi batzuk ere.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.aranguren.es\/wp-content\/uploads\/2012\/11\/Lorategiak_2.jpg\" alt=\"Lorategien itxura zakurrak eta katuak handik igaro ondoren\" border=\"0\" \/><\/div><\/div><div class=\"bloque class-col-xs-12\"><a href=\"#txokoak\" class=\"bloque-tab\">ARANGURENGO TXOKOAK<\/a><div class=\"contenido-bloque\" id=\"txokoak\" style=\"display: none;\">Aranguren ibarreko toki bakoitza, txoko bakoitza, bakarra eta\u00a0berezia da. Zeure tokia, gustukoen duzuna,\u00a0bilatzera gonbidatzen zaitugu hemendik. Aukera handia da, une batez gelditu eta begira gelditzeko: labore-soro baten erdian egon daitekeen mitxoleta batetik hasi, eta pagadi baten handientsutasunera&#8230;<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" style=\"margin: 10px 0px 2px;\" src=\"\/wp-content\/uploads\/2013\/06\/rincones_valle_aranguren.jpg\" alt=\"Loreak aranguren ibarrean edozein lekutan aurkitzen ditugu\" \/><\/div><\/div><div class=\"bloque class-col-xs-12\"><a href=\"#lanak\" class=\"bloque-tab\">BERDEGUNEETAKO LANAK<\/a><div class=\"contenido-bloque\" id=\"lanak\" style=\"display: none;\"><\/p>\n<p>Berdeguneetako landareak izaki bizidunak dira, eta gure arreta osoa merezi dute, ahalik eta apaingarriagoak izan daitezen. Zalantzarik gabe, garai batzuetan ikusgarriagoak izaten dira gure lorategiak; halaber, landare-espezie bakoitzak bere une gorena izaten du urte-sasoiaren arabera.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" style=\"margin: 10px 0px 2px;\" src=\"http:\/\/www.aranguren.es\/wp-content\/uploads\/2013\/06\/rotonda_mutilva_alta.jpg\" alt=\"Iru\u00f1ea hiribideko biribilgunea, Mutiloagoitin, bai neguan bai udan\" \/><\/p>\n<p>Horregatik guztiagatik, urte osoan zaindu behar dira lorategiak, eta beharrezko neurriak hartu landare eta lore guztiekin.<\/p>\n<ul>\n<li>Kimatze-lan gehienak udan egiten dira. Apaintzeko (zuhaitz, landaresi eta zuhaixkei forma jakin bat eman, loratzea suspertzea&#8230;) edota helburu funtzionalarekin (adar zakarrak kendu, kalterik sor dezaketenak batik bat) egiten dira kimatze-lanak.<\/li>\n<li>Neguan, geldiunea izaten da begetazioan, eta landareek lan gutxiago egiten dute; zuhaitzak landatzeko garai egokia da.<\/li>\n<li>Zuhaitz lehorrak ordezkatu, zuhaitz berriak landatu, herri-bideak, antzinako hondakindegiak, azalera handiak berreskuratzeko lanak&#8230; ezin dira beste urte-sasoi batean egin. Lan handia eskatzen dute horiek, eta lurrak egoera onean egon behar du, sasoiean. Hori guztia ezinbestekoa da landareek bizirauteko.<\/li>\n<li>Zuhaitzen txorkoak hobetzen dira: ertzak leunduz, konposta emanez eta belar txarrak kenduz.<\/li>\n<li>Beharrezkoa izanez gero, tratamendu fitosanitarioak eginen dira.<\/li>\n<li>Lorategi eta zuhaixka multzo berriak jartzen dira, edo daudenak moldatu.<\/li>\n<li>Lore-taulak diseinatzen dira hurrengo denboraldirako.<\/li>\n<\/ul>\n<p><img decoding=\"async\" style=\"margin: 10px 0px 2px;\" src=\"http:\/\/www.aranguren.es\/wp-content\/uploads\/2013\/06\/tajonar_poda.jpg\" alt=\"Taxoare: kimatze-lanak eta Lakidain: sastrakak kentzeko lanak (suteei aurrea hartzeko)\" border=\"0\" \/><\/p>\n<h4><strong>Udaberria:<\/strong><\/h4>\n<ul>\n<li>Lore-taulak kolorez betetzen dira denboraldi berriko loreekin.<\/li>\n<li>Soropilak bete-betean daude, eta ongarritu egin behar dira. Sega-lanen garaia da; baina, aurretik, garbitu egin behar da, eta lurrean barreiatuta dagoen zaborra kendu.<\/li>\n<li>Belar txarrak hazten dira. Jorratu eta belar txarrak kendu txorkoetatik, landaresietatik eta lore-tauletatik.<\/li>\n<li>Behar den lekuetan, sastrakak kendu behar dira; lan gogorra, baina beharrezkoa.<\/li>\n<li>Soropil gehiago ereiteko une egokia da.<\/li>\n<li>Zuhaixka eta landaresi jakin batzuk kimatzeko garaia da.<\/li>\n<li>Ureztatze automatikoak prestatu behar dira, soropiletan behar den ur guztia emateko prest egon daitezen, udako beroari aurre egiteko.<\/li>\n<\/ul>\n<h4><strong>Uda:<\/strong><\/h4>\n<ul>\n<li>Soropila bete-betean dago udan, eta bi ebakialdi eman behar zaizkio.\u00a0Era jarraituan eta behar den garaian egin beharreko lana da hori. Segatze-lanetan berandu hasteak soropila itsustea ekar dezake.<\/li>\n<li>Sastrakak kentzeaz gain, soropila mantentzea da udako lan nagusia.<\/li>\n<li>Ureztatze automatikoetan mantentze-lanak egin eta horien funtzionamendua zaindu egin behar da udan bereziki, soropila berdea egon dadin.<\/li>\n<li>Karriketako landareontziak ureztatu behar dira; kolorea ematen diete gure karrikei.<\/li>\n<li>Neguan bide-bazterretan landatutako zuhaitzei kasu egin behar zaie, baita berreskuratutako eremuei ere. Hastapen-urteetan, ureztatu egin behar dira, bizirautea nahi badugu.<\/li>\n<li>Uda-bukaeran, hurrengo urterako plantazioak eta lanak prestatzen hasten dira: lurra makinaz\u00a0mugitu lorategi berriak sortzeko, hurrengo neguko plantazioetarako zuloak egin, eta abar&#8230;<\/li>\n<li>Beharrezkoa izanez gero, tratamendu fitosanitarioak egiten dira.<\/li>\n<\/ul>\n<p><img decoding=\"async\" style=\"margin: 10px 0px 2px;\" src=\"http:\/\/www.aranguren.es\/wp-content\/uploads\/2013\/06\/MA_zugardia_01.jpg\" alt=\"Zugardia, lorategia\" border=\"0\" \/>\u00a0<img decoding=\"async\" style=\"margin: 10px 0px 2px;\" src=\"http:\/\/www.aranguren.es\/wp-content\/uploads\/2013\/06\/MA_zugardia_02.jpg\" alt=\"Zugardia, lorategia\" border=\"0\" \/><\/p>\n<h4><strong>Udazkena:<\/strong><\/h4>\n<ul>\n<li>Soropila ebakitzea oso lan garrantzitsua da oraindik ere. Soropila eskarifikatu egiten da. Hartara,\u00a0azaleko belarra berdea eta gaztetua izatea lortuko dugu, eta hurrengo udaberrirako bizi-bizia.<\/li>\n<li>Jorratzen jarraitzen dugu, belar txarrak desagerrarazteko. Hostoak jasotzen hasten gara.<\/li>\n<li>Soropila ongarritu egin behar da, urte osoan zehar agortutako erreserbak berritzeko.<\/li>\n<li>Berdegune gehiago ereiteko garai egokia da.<\/li>\n<li>Udaberrian eta udan egondako denboraldiko loreek beren zikloa amaitzen dute, eta negurako prestatzeko garaia da.<\/li>\n<li>Zuhaixkak eta landaresiak kimatzen hasten gara.<\/li>\n<li>Sastrakak kentzen jarraitzen dugu, eta belarrari tratamendua ematen, beharrezkoa izanez gero.<\/li>\n<\/ul>\n<p><\/div><\/div><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Udalerriko hiriguneetako berdeguneak kudeatzeaz arduratzen da Aranguren ibarreko Lorezaintza Saila. Lorategi bihurtutako guneak zein gune naturalagoak zaintzen dituzte. Arangurengo ingurune naturala zaintzeko eta hobetzeko lan mordoa egiten dute: basoberritzea, bideetako plantazio lerrokatuak, oihankultura prebentiboa&#8230; Lorezaintza Sailak diseinatuak dira Arangurengo lorategiak, eta haiek ezartzen eta iraunarazten dituzte. Beraz, kudeaketa osoa egiten dute, eta lorategi bat sortzeko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_exactmetrics_skip_tracking":false,"_exactmetrics_sitenote_active":false,"_exactmetrics_sitenote_note":"","_exactmetrics_sitenote_category":0,"footnotes":""},"categories":[153],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.aranguren.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19772"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.aranguren.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.aranguren.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.aranguren.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.aranguren.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=19772"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/www.aranguren.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19772\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":31125,"href":"https:\/\/www.aranguren.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19772\/revisions\/31125"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.aranguren.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=19772"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.aranguren.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=19772"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.aranguren.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=19772"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}