﻿{"id":52254,"date":"2025-02-28T13:27:54","date_gmt":"2025-02-28T13:27:54","guid":{"rendered":"https:\/\/www.aranguren.es\/?p=52254"},"modified":"2025-02-28T13:27:54","modified_gmt":"2025-02-28T13:27:54","slug":"taxoareko-mendiak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.aranguren.es\/eu\/taxoareko-mendiak\/","title":{"rendered":"TAXOAREKO MENDIAK"},"content":{"rendered":"<p>Elortzibar eta Aranguren banatzen dituen gailurra da. Harearri eta kareharri uherrez osatua dago, eozeno-tuparriekin (priaboniar-biarritziarra) tartekatuta. Higadurak tuparrietan eragin handia duenez, harearrizko gandorrak sortu dira Taxoareko mendietan.<\/p>\n<h4><strong>LANDARETZA<\/strong><\/h4>\n<p>Oihangune ugari dago Taxoareko mendietan, eta, haietan, espezie mota anitz: pinudiak, hariztiak, larreak, lauguneak eta zuhaixkaguneak.<\/p>\n<p>Noaingo ur-biltegitik ipar-ekialdera, landatutako pinudi bat dago. Pinudi horretan, pinurik onenak errespetatu dira, eta pinuen beheko adarrak moztu. Oihanpe urriko pinudiak dira, eta espezie gutxi aurki daiteke han; sasia besterik ez.<\/p>\n<p>Pinudiaz haratago, haritzak eta arteak ikus daitezke nahasian. Gune horretan, adarrik onenak uzteko lanak, kimatze-lanak eta landatze osagarriak egin dira, bioaniztasuna hobetzeko asmoz. Basogintza prebentiboko lanak ere egin dira; alegia, lur-zerrenda estu batean sastrakak garbitzea, kimatze-lanak eta ale batzuk desagerraraztea.<\/p>\n<div id=\"attachment_1531\" style=\"width: 510px\" class=\"wp-caption alignright\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-1531\" class=\" \" title=\" Taxoareko mendietan\" src=\"\/wp-content\/uploads\/2013\/06\/atractivos.jpg\" alt=\" Taxoareko mendietan\" width=\"500\" height=\"156\" \/><p id=\"caption-attachment-1531\" class=\"wp-caption-text\">Taxoareko mendietan<\/p><\/div>\n<p>Iparraldeko hegalean, haritzez eta artez osatutako oihana aurkituko dugu. Hango oihanpea aberatsa da oso: urkia, elorri zuria eta marmaratila, eta baita zenbait lastodun eta lore ere, hala nola San Jose lore goiztiarra, urre-botoia, suge-belar pikarta, Erica cinerea L., Santiago belarra, eta abar. Hegoaldeko hegalean, berriz, berriki landatutako pinudi bat dago, eta ez dago zuhaixkarik.<\/p>\n<p>Gune gorenean, haritzekin batera, pinu gorria ere ageri da, arteak ordezkatuz. Oihanpea aberatsa da han, eta agerian gelditzen dira ipuruak eta ezpelak.<\/p>\n<p>(&#8220;Gran Enciclopedia Navarra&#8221; [Nafarroako Entziklopedia Nagusia] lanetik eta &#8220;Itinerarios forestales por el Valle de Aranguren&#8221; [Mendi-ibilbideak Aranguren ibarretik zehar] liburutik jasotako informazioa).<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Elortzibar eta Aranguren banatzen dituen gailurra da. Harearri eta kareharri uherrez osatua dago, eozeno-tuparriekin (priaboniar-biarritziarra) tartekatuta. Higadurak tuparrietan eragin handia duenez, harearrizko gandorrak sortu dira Taxoareko mendietan. LANDARETZA Oihangune ugari dago Taxoareko mendietan, eta, haietan, espezie mota anitz: pinudiak, hariztiak, larreak, lauguneak eta zuhaixkaguneak. Noaingo ur-biltegitik ipar-ekialdera, landatutako pinudi bat dago. Pinudi horretan, pinurik onenak [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":16,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_exactmetrics_skip_tracking":false,"_exactmetrics_sitenote_active":false,"_exactmetrics_sitenote_note":"","_exactmetrics_sitenote_category":0,"footnotes":""},"categories":[446],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.aranguren.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/52254"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.aranguren.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.aranguren.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.aranguren.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/16"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.aranguren.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=52254"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.aranguren.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/52254\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":52255,"href":"https:\/\/www.aranguren.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/52254\/revisions\/52255"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.aranguren.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=52254"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.aranguren.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=52254"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.aranguren.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=52254"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}