2013ko uztailak 30

BIOANIZTASUNA IBARREAN: APO-HONTZA EGITASMOA

Apo-hontza (Otus scops), Iberiar Penintsulako gaueko harraparirik txikiena da, eta ugaztun txiki eta intsektuz elikatzen da. Hegazti honen kopurua oso murriztua izan da pestiziden erabilera eta gizakiak ingurunean sortzen dituen aldaketen eraginez, habia egiteko behar dituzten lekuen murrizketagatik: zuhaitz zaharren enborrak…

Apo-hontza egitasmoa izenarekin ezagutzen duguna, Naturguneak Haritz Sarasaren laguntza ordainezinarekin 2.012 urtean eta 2.013ren hasieran garatu duen egitasmoa da. Egitasmo horren helburua Ibarreko apo-hontza kopurua handitzea da. Horretarako hontza mota honenentzako 16 kutxa egin eta jarri ziren Ibar osoan zehar, gehienak industria-nabe eta lorategi pribatuetan. Bide batez, haien jabegoa eskaini duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu.

Habi-kutxa horietako bat San Pedro eskolako patioan jarri zen.

Lehenengo 5. eta 6. mailako ikasleei apo-hontza eta habi-kutxen funtzioa ezagutzeko hitzaldia eman zitzaien. Ondoren, eskailera luze baten eta Jesusen, atezainaren, laguntzaz, zuhaitzean kutxa bat jarri zen. Izugarri ona izango litzateke, apo-hontza bikote batek bertan umatzen hastea.

APO-HONTZA BATENTZAKO HABIA-KUTXA OPARI.

Eskatzen duenari hauetako hontza batentzako habia-kutxa emango diogu, baldintza bakarra Ibarrean eta espeziearen behar biologikoen arabera emandako aholkuak (altuera, orientazioa, etab.) kontuan hartuz jartzea izango da. E-posta edo telefonoz eskatu ahalko da uztailaren 16tik abuztuaren 13a bitartean. Eskaera bat baino gehiago egongo balitz, proposatutako lekuen artean egokiena zein den hartuko da kontuan.

Volver arriba