Zuhaitzak eta Animaliak

Narcissus AsturiensisLandaredia eta animaliak, gehienbat,  Taxoare, Aranguren eta Ardanatz mendilerroetan aurkituko ditugu. Gainera, Gongorako Jaurerria natura-gunetzat jo da, “natura-kokaleku” kategoriaren barruan. Landare ugari izateaz gain, hegazti migratorioen igarobidea da Gongora, eta, han, hainbat hegaztik eta harraparik egiten dute habia; hala nola, putreek, mirotzek, miru beltz eta gorriek, ontzek, katagorriek, basurdeek, basakatuek…

LANDAREDIA

Ikus daitekeenez, Aranguren Ibarreko landarediak oihan- eta sasiarte-mosaiko bat osatzen du, laboreak egiteko egokiak ez diren inguruetan zokoratuta. Han, jatorrizko oihan-eremuak zein koniferekin egindako oihantzeak aurki ditzakegu; produkzio-helburuarekin landatu dira azken horiek.

Aranguren Ibarrean, Iruñerriko beste udalerri askotan bezala, laboreek hartzen dute lurraren zatirik handiena. Labore horiek eskaintzen duten estalki begetala (gizakiak eragindakoa) urtaroarekin batera itxuraldatzen denez, paisaiak aldaketa kromatiko handiak jasaten ditu ibar honetan: lurraren beraren okreak, labore onduen urre-kolorea, edo hazte-garaiko alorren berde bizia.

Hainbat espezietako oihan-eremuak aurkitzen ditugu ibarra hegoaldetik eta ekialdetik  inguratzen duten mendilerroen (Taxoare, Aranguren eta Ardanatz) magaletan: pinua, erkametza, pagoa eta abar;  Sadar errekaren bazterretan ere, landare multzoak ageri dira; bestalde, zenbait muinotan, sasiarteek eta larreek irla txikiak osatzen dituzte, laboreez inguratuak; eta abar.

Balizko landaredia: eremu jakin batean egon zitekeen estalki begetala gizakiaren esku-hartzerik egon izan balitz. Hau da, faktore fisikoek soilik eragindakoa, hala nola, klimak, lur motak, garaierak, eta abar.

Egungo landaredia (edo erreala): Eremu jakin batean, berez, dagoen estalki begetala.

Fragaria vesca Viola riviniana Adonis vernalis

EGUNGO LANDAREDIA

Udalerrian dagoen landare-mosaikoa erkametz- eta pago- oihanen (edo haien hibridoen) hondarrek osatzen dute eta, halaber, horien ordez hainbat etapatan egindako oihantzeek.

Aurrekoaz gain, batetik, zura ekoizteko landatuako oihan-eremuak ditugu; izan ere, larizio pinuek (Pinus nigra) eta  pinu gorriek (Pinus sylvestris) baso trinkoak osatzen dituzte, Aranguren mendilerroan barna gehienbat. Bestetik, ibarraren ordokian, labore-alorrak ditugu.

Sadar errekaren bazterretako landarediak aipamen berezia merezi du, baina, gaur egun, kasurik hoberenean ere, bazterretako zerrenda estuetan bakarrik aurkitu dezakegu, inguru horretan izandako nekazaritza-ustiatze handia dela eta. Hala ere, ibai aldeko oihan txiki horrek (galeria itxura duenak) ohiko erreka-landare anitz mantentzen ditu oraindik; eta horietako asko landatzeen bidez indartu dira. Berriz ere, zura egiteko zuhaitzak -makalak, kasu horretan- ageri dira erreka ondoko landaredi espezifiko horren barruan.

OHIANAK

Basoa Aranguren Ibarreko oihanak, Iruñerriko beste guztiak bezala, mendilerroen goialdeetan zokoratuta gelditu dira, inguru horiek ez baitira egokiak nekazaritzarako edo abeltzaintzarako.

Hariztiak:

Taxoare mendilerroko iparraldeko magalak ditu hariztirik zabalenak, baina Aranguren mendilerroan ere, badira ongi kontserbatutako hariztiak. Guztira, 326 Ha hartzen dute.Inguru horretan, haritz ilaunduna (Acer opalus-arekin batera) eta erkametzek (arteekin batera)  egiten dute muga. Gainera, bi espezie horiek maiz hibridatzen dira.

Oihanpe trinkoa eta nahaspilatua dute oihan horiek, eta, bidexkengatik eta pistengatik ez balitz, oso zaila litzateke horietan sartzea.

Hepatica nobilisHaritzez gain (espezierik ohikoena), honako zuhaitz espezie hauek aurki ditzakegu oihan horietan: artea (Quecus ilex), astigar arrunta (Acer campestris) eta astigar zorrotza (Acer monspessulanum), pinu gorria (Pinus silvestris), eta otsalizarra (Sorbus aucuparia).

Espezie mota askok osatzen dute zuhaixkaren multzoa, besteak beste: ezpela (ugariena), genista (genista hispanica), ipurua (Juniperus communis), laharra (Rubus sp.), elorri zuria (Crataegus monogyna), arrosondoa (Rosa arvensis y Rosa agrestis), zuhandor gorria (Cornus sanguínea), Lonicera etrusca, marmaratila (Viburnum lantana), Erica vagansa, huntza (Hedera helix) eta Coronilla emerusa.

Pinudiak:

Gaur egun, Aranguren Ibarran,  292 Ha-tan, pinua da espezierik nagusia. Horietatik, 222 Ha oihandutako larizio pinuari (Pinus nigra) dagozkio; beste 70ak, berriz, pinu gorriarenak dira (Pinus sylvestris).

LARIZIO PINUKO OIHANA

Aranguren Ibarreko larizio pinu guztiak aurreko hamarkadetan landatutakoak dira. Horietatik etekin ekonomikoa ateratzeko asmoa zuten, baina, azkenean, oso etekin txikia lortu da. Izan ere, batetik, eta oihangintzaren ikuspuntutik, oihana ez da behar bezala landu kalitatezko zura lortzeko, eta, bestetik, gaur egun zura mota horren prezioa oso baxua da.

Gehienak  oihan-administrazioak horrelako zuhaitz-oihanak sortzea bulkatzen zituen garaikoak dira. Kasu batzuetan, jatorrizko haritzak mozten ziren horretarako, eta ekonomia-irizpideei bakarrik jarraitzen zitzaien, plangintza argirik gabe. Gaur egun, zorionez, ekologia-alderdiei ematen zaie lehentasuna oihan-ingurunean eragingo duten jarduerak proiektatzeko garaian, batez ere zura egiteko helburu argirik ez duten eremuetan.

MacrolepiotaOro har, oihan berri samarrak dira (gehienek ez dute 30 urte baino gehiago) eta Taxoare mendilerroan eta, gehienbat, Aranguren mendilerroan aurkitzen ditugu. Garapen faseei dagokienez, honako pinudi mota hauek ditugu: oihan zakarra, tantai-oihana, eta haga-oihana

Esan dugun bezala, larizio pinua da espezie nagusia, eta, ia beti, beste espeziekin nahasi gabe agertzen da, garai batean hala landatu baitziren. Horrek ez du esan nahi pinudietan beste espezierik aurkituko ez dugunik, hala nola, haritza, astigarra, erkametza, lizarra edo nekosta, baina oso kantitate txikian.

Oihan horietako zuhaixkak ez daude hariztietan bezain nahaspilatuak, eta espezie mota asko agertzen dira, besteak beste: ezpela (Buxus sempervirens), ipurua (Juniperus communis), marmaratila (Viburnum lantana), elorri gorria (Crataegus monogyna), arrosondoa (Rosa sp.) edo genista (Genista scorpus eta Genista hispanica.)

PINU GORRIKO OIHANAK

Urte asko daramatzate ibarra inguratzen duten mendilerroetan eta, horri esker, landatutako pinudiek (larizio-pinuenak) baino itxura naturalagoa dute.

Guztira, 70,4 Ha hartzen dituzte, eta larizio-pinuko oihanean ez bezala, beste zenbait espezierekin nahasita ageri da pinu gorria; hala nola, haritza, erkametzak eta pagoak  (ezbairik gabe, garai batean izandako jatorrizko pagadien hondarrak).

Zuhaixkek osatzen duten multzoa trinko samarra izaten da, eta honako espezie hauek aurki ditzakegu han: ezpela (Buxus sempervirens), ipurua (Juniperus communis), Erica vagansa, elorri zirua(Crataegus monogyna), laharra (Rubus sp.), genista (Genista hispanica), eta abar.

Aranguren Ibarreko pinu gorriko oihanak Aranguren mendilerroan kokatuta daude, buruenik.

Papaver rhoeas Fagus sylvatica Genista scorpius

Ibaialdeko ohianak

Beharbada, gehiegizkoa da gaur egun Sadar errekaren ertzean dagoen zuhaitz-zerrenda estuari oihana deitzea. Zerrenda txiki hori da, hain zuen, segur aski garai batean egondako oihan handi samarretik gelditzen den aztarna bakarra.

Dudarik gabe, erreka-ertzean zehar, makala da espezierik nabarmenena edo, behintzat, gehien ikusten dena, bai bere ugaritasunarengatik bai bere itxurarengatik. Errekan, hiru makal mota aurkitu ditzakegu: Populus nigra (ugariena eta bertakoa), Populus canescens eta Populus x canadensis; azken biak kanpokoak dira eta proportzio txikiagoan ageri dira.

Aurrekoaz gain, besteak beste, honako zuhaitz-espezie hauek ditugu Sadar errekari lotutako galeria-oihana:  zumarra (Ulmus minor), lizar hostotxikia (Fraxinus angustifolia), zume zuria (Salix alba), otsalizarra (Sorbus aucuparia) eta astigar zorrotza (Acer monspessulanum).

Viscum album fruituakZuhaixkak oso trinkoak dira eta hiru espezie nagusi daude: elorri zuria (Crataegus monogyna), arrosondoa (Rosa sp.) eta laharra (Rubus sp.)

Azken urteotan, erreka ondoko landareak tratatzeko hainbat proiektu egin dira, Ibarreko Udalak bulkatuta eta Nafarroako Gobernuak lagunduta. Aberaste-landatzeak egin dira, errekako bertako espeziak egongo direla bermatzeko.

SASIARTEA

Inguru horiek artzaintzarako erabili ohi dira eta horrek zaildu egin du garapen eta konplexutasun handiagoko landaredia sortzea. Gaur egun, hala ere, artzain-lanen intentsitatea gutxitu egin da, eta, horrenbestez, sasiartea gehiago hedatu da.

Honako espezie hauek osatzen dute sasiartea: ezpela (Buxus sempervirens), genista (Genista hispanica eta Genista scorpius), ipurua (Juniperus communis), dorycnium pentaphyllum edo ezkaia(Thymus vulgaris).

ANIMALIAK

Aurreko atalean aipatutako landareekin batera, animalia mota eta espezie asko aurkitu ditzakegu, batez ere kontuan hartzen badugu gizakiak han duen eragin handia. Mendilerroetako oihanek eta Sadar errekak berak ornodun-espezie asko babestu eta elikatzen dituzte.

Errekaren uretan,Taraxacum officinale esaterako, txipak eta zapaburak dira martin arrantzalearen jaki nagusiak.

Anfibioen artean, besteak beste, honako hauek bizi dira Sadar errekan: uhandre marmolaireak, ur-igel arrunta eta apo arrunta. Horiek denak, gutxi-asko, ur-ingurmenari lotuta daude, Sadar errekari eta zenbait iturriri, hain zuen. Ezkorizko putzua, ordea, ez da habitat egokia aipatutako espezientzat, hango urak oso gaziak baitira.

Zenbait narrasti-espezie ere bizi dira inguru horietan, hala nola: suge gorbataduna,aspis sugegorria, musker berdea, sugandila iberiarra eta horma-sugandila.

Hegazti-espezi kopuru benetan handia dago Arangurenen, gutxienez 39. Ibarreko zerua zeharkatzen duten eguneko harraparien artean, honako hauek ikus ditzakegu: aztore arrunta,  aztore beltza, zepelatz arrunta, arrano sugezalea, mirotz urdina, arrano txikia, miru gorria eta beltza, belatza eta zuhaitz-belatza. Hontza ere (gaueko harraparia) ibiltzen da inguru horietan; oro har, kanpandorreetan eta ganbaretan.

Sadar errekan ere, basahatea bizi da, baina esan beharra dago ikustekotan paseatzaileengandik ihesi ikusiko dugula.

Bestalde, tamaina txikiagoko zenbait hegazti ere bizi dira Sadar errekan, besteak beste: martin arrantzalea, argi-oilarra, kukua, karnaba, txonta, buztanikara zuri eta horia, txinbo kaskabeltza, txepetxa eta okil berdea.

AzeriaEdozein modutan, prismatiko onak eta gidaliburu espezializatu bat izanez gero, asko disfruta dezakegu Ibarreko hegaztiak ikusiz.

Ugaztunak, oro har, askoz muzinagoak eta ikusten zailagoak dira. Hala ere, isilgordean ibiltzen bagara, posible izango da ezustean horietako batekin topo egitea. 20 ugaztun-espezie inguru daude Ibarrean, baina honako hauek dira nabermenenak: basurdea, orkatza, trikua, katagorria, azeria, basakatua eta lepazuria.

Volver arriba