Lankidetza proiektuak
HUACHIPAKO (LIMA-PERU) TEILERIETAN AUZOLANA SUSTATZEKO PROGRAMA
1. Proiektuaren kokapena
Nievería eta Paraíso eskualdean kokatzen da egitasmoa, Huachipa sektorean, Lurigancho barrutian, Choisca, Lima, Lima hirigunetik 10 kilometrora.
2. Zer lortu nahi den proposamen honen bidez
Txirotasun-egoera handian eta txirotasun larrian diren Huachipa eskualdeko toki askotan, lurra lantzeak eta teilen ekoizpenak baldintzatzen dute hango biztanleen biziraupena. Senide guztiak aritzen dira lan horietan, bai gurasoak, bai seme-alaba gazte eta nerabeak eta baita adin txikiko haurrak ere. Oso lan gogorra da, eta haurren garapen fisiko zein pertsonalean kalte handiak eragin ditzake.
Ez dute beste baliabiderik, eta horrek egoera okertu egiten du. Gazte eta nerabeek talde dinamikoa osatzen dute, eta aldaketarako prest daude beren herriari aukera berriak irekitzeko. Independentziaren eta ekonomia-hobekuntzaren, eta eskubideak dituzten herritarren eta gizartearen arteko harremana zuzen-zuzenekoa da.
Aldakuntza sozio-ekonomikoak eta kulturalak bultzatzea da proiektuaren helburua, txirotasunari eta haren ondorioei aurre egiteko: haurrentzako kaltegarri diren lanbideak, buruestimu eskasa, etorkizunik eza, lanerako prestakuntzarik eza gazteetan, familian irabazi xumeak, eta abar.
3. Proiektuaren helburuak
- Haur eta nerabeei laguntza ematea kalitatezko hezkuntza jaso dezaten.
- Nerabe eta gazteak gaitzea beste ekonomia-jarduera batzuetan aritu daitezen eta garapena bultza dezaten beren erkidegoan zein familietan .
- Gazte, nerabe, guraso eta biztanleei babesa ematea ekimen ekonomikoak bultzatzeko orduan.
- Biztanleei kontzientzia harraraztea beren eskubideak defenda ditzaten eta eskualdean antolatzeko duten beharraz ohar daitezen. Batez ere esplotazioaren inguruko gaiak jorratuko dira (haurrena batik bat), baina baita eskualdea garatzeko beharraren ingurukoak ere.
4. Garapenerako estrategiak
- Nievería-Paraíso (Huachipa) erkidegoan haur langileentzako gune pedagogikoak sustatzea.
- Haur, nerabe eta gazteen buruestimua, rol nagusia eta parte-hartzea lantzea.
- Gazte eta nerabeentzako lan-aukerak sortzea.
- Enpresa-munduko ekimen berriak sustatzea, Nievería-Paraíso-Huachipa erkidegoaren barnean.
- Gazte eta nerabeak teilerietan lan egitera bultzatzea, lan egiteko bokazio handiagoz, diziplinaz eta sormenaz.
- Ekonomiari buruzko hezkuntza-programak egitea, tokiko eta eskualdeko merkatuan arrakasta izateko bideratuak.
- Banakako eta taldekako ekimen berritzaileei babesa ematea: negozio berriak, eta abar. Taldekako zein banakako gaitasun eta abileziak garatzea.
- Gurasoek parte hartzea haien seme-alaben ekimenei babesa emateko orduan.
- Nievería-Huachipako mikroenpresarien gremio edo elkarteak bultzatzea, gazte, nerabe eta ama ekintzaileak buru direla.
- Eskubideen aldeko eta haur-lan kaltegarrien aurkako mezua zabaltzea eta indartzea erkidegoan, gazte, nerabe, ama, biztanle eta mikroenpresarien laguntzaz.
- Herritar-prestakuntzan eta eskubideen ezagutzan gaitzea mikroenpresariak eta baita gazte, nerabe, ama eta biztanle ekintzaileak ere.
- Tokiko garapena sustatzea, nazio-mailako garapenari begira; proiektuan parte hartzen duten erkidegoetako eragile guztiek parte hartuko dute.
5. Proiektuan aurreikusitako Jarduera Plana
- Paraíso erkidegoan Haur Zentro bat eraikitzea, hornitzea eta abian jartzea.
- “Haur guztiekin” haur-hezkuntzako leloa lantzea Paraíso erkidegoko haur guztiekin.
- Paraíso erkidego gazteak lan-munduan hezitzea.
- “Mikrokredituak” atala gauzatzea.
- Helburu horien guztien begiraletza eta balioespena egitea.
ILUNDAIN-HARITZ BERRI FUNDAZIOAREKIN ELKARLANEAN ARITZEKO HITZARMENA
Arangurengo Ilundain herrian dago Ilundain-Haritz Berri fundazioa. Arazoak (gizartean eta familian, arazo psikosozialak, eskolako porrota, arrisku-egoera jakinak, gizartean integratzeko baliabide urriak eta zailtasunak) dituzten gazteak hezitzea helburu duen proiektua kudeatzen du fundazio horrek.
Gazte horiek bergizarteratzea eta lan-munduan txertatzea da fundazioaren helburu nagusia; horretarako, eskola-programak, lan-programak eta egoitza-programak lantzen dituzte, naturarekin harremanean betiere.
Aranguren ibarreko Udalak hitzarmena sinatu zuen 2006an, Ilundain Haritz Berri fundazioarekin elkarlanean aritzeko, honako arlo hauetan:
- Ingurumenari lotutako gaiak.
- Berdeguneetako unean uneko mantentze-lanak.