Ondoren, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. artikuluan ezarritako informazio betebeharra garatzen da, Arangurengo Udalean egindako tratamendu erregistroei dagokienez.
Pribatutasun-oharraren bidez, honako hauek jakinarazten dizkiegu datu pertsonalen jabeak diren herritarrei: datuen tratamenduari buruzko alderdi espezifikoak, tratamenduen helburuak, eskura dituzten eskubideak erabiltzeko harremanetarako datuak, informazioa kontserbatzeko epeak, datuak tratatzeko eta datuak jakinarazteko legitimatzen gaituen araua, besteak beste.
INFORMAZIO OROKORRA
ADINTXIKIKOAK
Aranguren Ibarreko Udalak ez die 14 urtetik beherakoei baimena ematen beren datu pertsonalak emateko, dela zerbitzuak eskatzeko web formularioak betez, dela harremanetarako inprimakiak betez, dela posta elektronikoa bidaliz.
Beraz, baliabide horiek erabiliz datu pertsonalak ematen dituztenek formalki adierazten dute 14 urtetik gorakoak direla edo, bestela, beren aitaren/amaren eta/edo legezko tutoreen baimena dutela.
WEBGUNEKO IRUDIAK
Aranguren Ibarreko Udalak, web gunearen bidez, herritarren parte-hartzea dakarten hainbat ekitaldi, jarduera eta abarri buruzko informazioa eskaintzen du. Batzuetan, emandako informazioarekin batera argazkiak edo bideoak ere izaten dira, pertsona identifikatuak edo identifikagarriak agertzen dituztenak.
Erabiltzaileak argazki horietakoren batean agertu nahi ez badu, mesedez, jakinarazi iezaguzu helbide elektroniko honen bidez (aranguren@aranguren.es), bere nortasuna egiaztatzen duen agiriaren kopia erantsiz eta agertzen den irudia edo bideoa dagoen web gunearen atala aipatuz. 14 urtetik beherakoen kasuan, eskaera aitak, amak edo legezko tutoreak egin behar du.
ESKUBIDEAK
Datuen babesari buruzko araudiak eskubide batzuk ematen dizkie interesatuei edo datuen titularrei, web gunearen edo Arangurengo Udaleko sare sozialen profilen erabiltzaileei.
Interesdunek honako eskubideak dituzte:
- Datuak eskuratzeko eskubidea: bere datuak tratatzen ari diren jakiteko informazioa jasotzeko eskubidea, egiten ari den tratamenduaren helburua, datu-kategoriak, hartzaileak edo hartzaile-kategoriak, kontserbazio-epea eta datu horien jatorria.
- Zuzenketa eskubidea: Osatu gabeko datu pertsonalak zuzentzeko eskubidea.
- Ezabatze eskubidea: Hurrengo kasuetan datuen ezabatzea izateko eskubidea:
- Datuak bildu ziren helbururako beharrezkoak ez direnean
- Haien titularrak baimena kentzen duenean
- Interesdunak tratamenduaren aurka egiten duenean.
- Legezko betebehar bat betetzeko kendu behar direnean
- Datuak Datuak Babesteko Europako Araudiko 8. Artikuluko 1. Atalean jasotakoaren arabera jaso direnean.
- Oposaketa eskubidea: titularrak bere datuen tratamenduari aurka egiteko eskubidea. Eskubide hori ez da erabatekoa, eta horrek esan nahi du erantzuleak datuak tratatzen jarraitu ahal izango duela, baldin eta frogatzen ahal baditu interesatuaren interesen, eskubideen edo erreklamazioak formulatu, erabili eta defendatzeko legezko arrazoiak.
- Mugatze eskubidea: Datuen trataeraren mugaketa eskubidea kasu hauetan ematen da:
- Interesa duenak datuen egokiera aurkaratzen duenean, Udalak hauek egiaztatzeko epe bat duenean.
- Trataera legez aurkakoa bada eta interesa duen pertsonak ezabatzearen aurka egiten badu.
- Udalak datu horiek jada behar ez baditu baina interesa duen pertsonak erreklamazio bat aurrera eramateko behar baldin baditu.
- Interesa duen pertsonak trataeraren aurka egin duenean, Udalaren interesak honen gain egiten duen edo ez egiaztatzen denean.
- Kontrol-agintaritza eskudunari erreklamazioa aurkezteko eskubidea, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean. Horretarako, Jorge Juan kalea, 6, 28001 (Madril) edo agpd.es helbideko egoitza elektronikoa erabiliko da.
Interesa dutenek Aranguren Ibarreko Udalaren aurrean haien eskubideak balioeztatu ditzazkete, idatziz, haien identitatea egiaztatzen duen dokumentu batekin batera.
HELBURUAK, LEGITIMAZIOA ETA HARTZAILEAK
Aranguren Ibarreko Udalak herritarrei jakinarazi nahi die zertarako erabiliko dituen bildutako datu pertsonalak, zertan oinarritzen den datu pertsonalak tratatzeko eta hirugarren erakunde eta erakundeei jakinaraziko zaizkien. Horregatik, 2018ko azaroko Tratamendu Jardueren Erregistroak argitaratzen ditu ondoren.
Aranguren Ibarreko Udalaren neurri teknikoak eta antolamendukoak Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. eranskinaren (Segurtasun neurriak) arabera aplikatutakoak dira, eta Segurtasun Politikan eta hari erantsitako prozeduretan deskribatzen dira