‘Taxia eskaeraren arabera’

Aranguren Ibarreko Udalak urte batzuk daramatza ibarreko herriak Mutiloako biztanleekin lotzen dituen tokiko garraio zerbitzua ematen. Urte hauetan guztietan esperientzia ona izan da.

Helburua, eskualdeko garraioaren erabiltzaileei gaueko zerbitzua ematea da, beraz, taxi batek Mutiloako biztanleak ibarreko gainerako herriekin komunikatuko ditu:

  • Irteera: Mutiloako Osasun Zentroko taxi geltokia.
  • Egunak: osteguna, ostirala, larunbata eta jaiegunak.
  • Ordutegia: 00.30, 02.30, 04.30 eta 06.30etan.
  • Helmugak: Taxoare, Zolina, Labiano, Ilundain, Lakidain eta Arangurengo geltokiak.

Zerbitzua eskatzen duten pertsonak San Fermin Teletaxi Elkartearekin harremanetan jarriko dira, gutxienez ordu erdi lehenago, ohiko telefonoetan (948232300 eta 948351335), eta Aranguren Ibarreko Udalak ematen duen zerbitzuaren onuradunak direla adieraziko dute.

Zentraletik izena eta helmuga eskatuko dira. Ezarritako ordutegia baino ordu erdi gutxiagoko denborarekin jasotzen diren deiei kontratu honen babespeko zerbitzu gisa erantzungo zaie, baldin eta aurretik deiren bat balego eta zerbitzua dagoeneko egin behar bada.

Erreserba egin duen pertsona ez bada geldialdian agertzen eskatutako ordutegian, eta horrek taxian bidaiaririk ez jasotzea badakar, bidaia fakturatuko da, eta gorabehera, izena eta eskatzailearen telefonoa adieraziko dira.

Onuradunak 1,00€ ordaindu beharko ditu zerbitzuaren zenbateko gisa, aurretik Udaletxean erositako tiket baten bidez (astelehenetik ostiralera, 9.00etatik 14.00etara). Tiket horretan onuradunak egindako bidaiaren eguna, ordua eta ibilbidea adieraziko dira.

Taxiak Mutiloako erabiltzaileak jasoko ditu, eta herri bakoitzeko ohiko geltokietan utziko ditu. Zerbitzuaren erabiltzaileen erantzukizuna da jasotzeko adierazitako orduan egotea, taxiak ez baitu inolaz ere pertsonak itxarongo. Zerbitzua ibarrean erroldatuta dauden 14 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago.

Kontsulta ezazu Tokiko Garraioaren Zerbitzuaren infografia hemen klik eginez.

Volver arriba