Paisaia

Ibarra osatzen duten herrien artean, badago mailakako bereizte bat,  nekazaritza-paisaia eta  -bizimoduetatik, hirikoetara. Ibarreko lurra nahiko erregularra denez, nekazaritza-lanerako erabiltzen da hein handi batean, eta goiko guneak  bazkalekurako eta baso-ustiatzerako gordetzen dira.

TOPOGRAFIA

Udazkenean ibarreko paisaia

Topografiari dagokionez, azpimarratzekoak dira zirkuluerdi baten inguruan kokatutako mendilerroak. Horiek mugatzen dute, hain zuzen, Sadar errekaren arroa.

Mendebaldetik hasita, Aranguren mendilerroa dugu. Horrek, aldi berean, Zenborain-Gongora-Lakidain mendilerroa biltzen du ipar-ekialdera joz gero, eta, horren bukaeran, Malkaitz-Tangori-Sarikurdi gandorrarekin lotzen da.

Hegoaldean, Taxoare mendilerroak ixten du Ibarra. Mendilerroen artean, ordoki bat dugu, tuparri samurrei esker sortutakoa. Han, nekazaritza-jarduera oso garrantzitsua da, laboreena batez ere.

URA

Zolinako urtegia Sadar errekak Aranguren mendilerroaren mendebaldeko isurialdean du iturburua, eta ekialdetik mendebaldera jotzen du. 15 Km-ko luzera du, eta 50 -ko eremua drainatzen du. 11.6 Hm³-ko ur-bolumena eramaten du batez beste.

Ezkerraldetik, Sarluz eta Gongora erreken urak biltzen ditu, Taxoareko mendilerrotik jaisten baitira, Hegoaldetik Iparraldera.

Eskuin bazterretik, berriz, Lamiturri –ibarraren erdialdetik datorrena– eta Mozkoaldea errekak  —Placeriaseko sakanarekin bat egiten duena— lotzen dira.

Bellis PerennisUr-bolumena urtaroaren araberakoa da, hau da, euri-erregimenaren araberakoa; uda partean, esate baterako, agorraldi handia izaten da. Halaber, errekaren arroak basogabetze handia jasan duenez, “erantzun-tartea” oso txikia da; hots, euria botatzen duenetik emaria handitu arte, oso denbora gutxi pasatzen da.

Aipatzekoa da, bestalde, Ibarraren erdialdean dagoen Ezkorizko putzua. Ur-putzua gazia da, eta gaur egun geldirik dauden Potasaseko meategiak dekantatzearen ondorioz sortu zen.

Volver arriba