Industria
Iruñeko hego-ekialdeko mugan dago Aranguren ibarra; hori d
ela eta, bi Mutiloatan eratu dira industrialdeak, hiriburutik hurbilen dauden herriak baitira eta estrategikoki kokaturik baitaude (izan ere, berehala atera gaitezke ekialdeko ingurabidera, Frantzia aldera joateko, eta baita Zaragozako autobidera edota Donostiara ere). Bestalde, Taxoare ondoan, ekialdeko ingurabidea igarotzen den tokian hain zuzen, Berroa industrialdea sortu da, eta beste hiru proiektu ere abian dira: Berroa industrialdea, Belanbutzu industrialdea eta Osasuna Kirol Hiria. Taxoareko Talluntxe II industrialdea aireportuaren eta autobidearen ondo-ondoan eraiki zuten, elkarlanean, Noaingo Udalak (Elortzibar), Galar zendeak eta Aranguren ibarrak.
Industrian aritzen dira Aranguren ibarreko biztanle gehienek. Askotariko industria dago Arangurenen. Honako sektore hauek nagusitzen dira: elikagaien ekoizpena, altzariak, zura, papera eta etxegintzarako materialak.
Honako hauek dira Arangurenen dauden industrialdeak:
Mutiloabeitiko industrialdea:
Iruñea eta Taxoare lotzen dituen errepidean kokatua dago. 579 enpresa biltzen ditu, eta eskualdeko industrialderik handiena da.
Handitzeko asmoa dute (Morea), Galar zendearekin elkarlanean.
Mutiloagoitiko industrialdea:
Mutiloagoiti herriaren eta ekialdeko ingurabidearen artean dago. 48 enpresa biltzen ditu. Pittin bat handitzeko asmoa dute, gauzatzekoa den Entremutilvas egitasmoaren ondorioz (etxebizitzak eta zerbitzuetarako habearteak eraikiko dituzte).
Taxoareko Talluntxe II industrialdea:
Noaindik heldu den eta Cordovillan (Galar) bukatzen den industrialdearen jarraipena da. 39 enpresa daude industrialde horretan.
Taxoareko Berroa industrialdea:
Osasuna futbol-elkartearen eraikinen ondoan dago, lehengo
Nekazaritzako Elikagaien eremuari erantsita. Ibarreko txikiena da, eta 38 enpresa biltzen ditu.
Gaur egun, eraikitze-prozesuan dira Belanbutzu industrialdea eta Osasuna sektorea.