Armarria
Azur koloreko hondoan, urrezko gaztelua da elementurik garrantzitsuena. Gaztelu horrek hiru dorre ditu, eta erdikoa aldeetakoak baino altuagoa da. Horietatik, bi banderaxka ateratzen dira zerrenda gorri banarekin. Zilarrezko inguru-ertzetan, “Valle de Aranguren” idazkuna dugu.
Ibar osoko armarri ofiziala da, baina kontzeju bakoitzak bere armarria erabiltzen du: Zolinan, zuhaitz bat; Taxoaren, zortzi puntako izar bat; Muliloagoitin, zuhaitz bat bi mahatsondoen artean; Arangurenen, Ibarreko armarria.