Historia
Aranguren Ibarra osatzen duten bederatzi herrien historia oso antzekoa da. Gehienak jaurerriak edo nobleziaren edo koroaren hiribilduak izan ziren. XIX. mendeko lehen erdialdera arte, ibarreko diputatuak gobernatzen zituen, baina, herri bakoitzean, bazuten zinegotzi bat, heritarrek berek hautatua. Udal Erreformaren ondoren (1830-1845), jaun-jurisdikzioak desagertu ziren eta, hortik aurrera, herri guztiak Udal Erregimen Komunaren menpe egon ziren. Halaber, herri gehienetan, badaude jauregiak.
ARANGUREN
Koroaren jaurerria izan zen.
GÓNGORA
Nobleziaren jaurerria izan zen. 1098an, dagoeneko aurki daiteke lehen aztarna idatzia, “Congora” grafiarekin. Iruñeko katedralak zenbait nekazari-morroi erosi zituen jaurerri horretan 1293an. Karlos III.ak bere anaia Leoneli eman zizkion Gartzia Almoravid erregearen nekazari-morroiak . Hura hil zenean, Nafarroako Feliperen esku geratu ziren (1414). Bestalde, Gongorako jauregia oinetxe gisa agertzen zen Erreinuaren zerrenda ofizialean. 1695ean, Karlos II. “Sorginduak” Gongorako Markes izendatu zuen Juan Cruzat eta Gongora. Armarria, XVI. mendean, azur kolorekoa zen, zilarrezko hiru zerrendekin, bakoitzak hiru otso zituela.
LABIO
Jaun-hiribildua izan zen. Orreagako Santa Mariak zenbait sail erosi zituen han, 1137an, eta, geroxeago, hainbat nekazari-morroi. Jerusalemeko San Joanen ospitalariek hango hiru nekazari-morroi eta zenbait ondasun jaso zituzten Martin Guerrarengandik. Herri horretako ospitalea Orreagako kolegio-elizarena zen, eta, XIX. mendearen erdialdera arte, irekia egon zen.
LAKIDAIN
Koroaren jaun-hirbildua izan zen.
ILUNDAIN
Berriz , koroaren jaurerria izan zen.
MUTILGOITI
XI. mendearen bukaeran dagoeneko agertzen da aipamen bat dokumentu batean, “Mutiloa” grafiarekin. Iruñeko Katedralak eta Orreagako Kolegio-elizak han izan zituzten zenbait lur-sail, XII. mendetik aurrera. Kolegio-elizak herriko elizaren “laurdenak ” jasotzen zituen. 1412an, herritarrek Karlos III.ari eman zizkioten eliza horren patronatu-eskubideak, baina, 1427an, Orreagaren esku zeuden. Hango jauregia Erresumaren zerrenda ofizialean agertzen da oinetxe gisa. Armarria, XVI. mendean, zilarrezkoa zen, azur koloreko zerrenda batekin. Horrekin batera, lau otso agertzen ziren sabel banarekin, bi otso nagusi gisa eta beste biak, berriz, muturretan.
MUTILOABEITIN
Kokatutako koroaren lur-sailek 40 “cahiz” gari (garai hartako neurri-unitatea) ematen zituen errenta gisa, 1280an. Orreagako Kolegio-elizak jauregi bat eta haren lurrak erosi zituen 1323an. Orain gutxi arte, Iribarren Generaleren alarguna Otsorena jauregian bizi zen; Generala I. Karlistaldian hil zen, 1837an, Huescan.
TAXOARE
Koroaren jaurerria izan zen. Teobaldo I.ak (1251) bere jauregiak, lur-sailak eta haien jabetza-eskubideak eman zizkien hango herritarrei, honako errenta honengatik: urtero, 140 “cahiz” gari emago zitzaizkion eta zerga-biltzaileari beste hiru. Juan II.ak, bestalde, Beltran Ezpeletari eman zizkion bere errentak, baina, gero, Guillermo Beaumontengana pasatu ziren, Karlos Bianako Printzearekin egindako hitzarmen batengatik. Iruñeko Katedralak (XI. mendetik aurrera), Leireko monasterioak (XII. mendetik aurrera) eta Jerusalemeko San Joanen Ospitalariek (XVIII. mendetik aurrera) ere izan zituzten zenbait lur-sail herri horretan.
ZOLINA
Nobleziaren jaurerria izan zen. Zolinako Bizkonderria Aragoiko Juan II.ak eta Nafarroako I.ak sortu zuen Mosen Loenel Garrorentzat, 1455ean. Izan ere, urte batzuk lehenago, 1389an, Mauleko Markesak Per Anaut Garrori saldua zitzaion 1.000 florinen truke. Askoz gerorago, Egako Granada Duke-etxearen eskuetara pasatu zen jaurerria. Zolinako jauregia Erresumako zerrenda ofizialean agertzen da oinetxe gisa. Armarria, XVI. mendean, zilarrezkoa zen eta gorri heraldikoz egindako gurutzea irudikatzen zuen. Gurutzearen muturretan, otso bana agertzen zen, bakoitza sable batekin. Garrotaren armarria zen hura, garai hartako Zolinako jaunak baitziren.