- Hasiera
- >
- Legezko abisua
Legezko abisua
Uztailak 11ko Informazioaren Sozietatearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren 34/2002 Legeko 10. artikuluari jarraituz, webgune honen titularra honakoa dela adierazten da:
Datuen trataeraren Arduraduna
- Identitatea: Aranguren Ibarreko Udala
- Helbidea: Mutiloa plaza z/g.
- Telefonoa: 948 24 49 46
- E-posta: aranguren@aranguren.es
- Datuen Babesaren ordezkaria: dpd@aranguren.es
- Edozein zalantzarako honako postara idatzi dezakezue: aranguren@aranguren.es
Aranguren Ibarreko Udalak bere webgunean agertzen den informazioaren egokieran arreta handia jartzen du, hau zehatza izan eta maiztasun batekin eguneratua izan dadin, horretarako hutsak lehenbailehen zuzenduz. Hala ere, Aranguren Ibarreko Udalak ezin du zeharo bermatu uneoro informazioa gaurkotua egonen denik eta akatsik izanen ez duenik.
Webgune honetan argitaratzen den informazioak izaera berriemailea dauka eta ezin daiteke neurri administratibo edo komunikazio ofizialtzat hartu. Hauek legeetan adierazitako bidetatik jakinaraziko dira.
Hala ere, webgune honen bitartez zeharo edo partzialki elektronikoki tramitatutako prozesu administratiboetan dokumentu elektronikoak sortu daitezke. Dokumentu hauek egiazko izaera izango dute eta legeak ematen dien balio frogatzailea izango dute.
Erabiltzailea izango da webgunearen erabilpen bidegabe eta ez legitimoa dela eta hirugarren batengan eragiten dituen infrakzioen edota kalteen arduradun bakarra.
Aranguren Ibarreko Udala ez da hirugarren bat dela eta sortutako interferentzi, omisio, etenaldi, virus informatiko, apurketa telefoniko edo sistema elektronikoaren funtzionamenduaren deskonexioen, berandutzeen edota defizientzien arduradun. Ezta telefono-lineen akats, Interneteko sisteman edo beste sistema elektroniko batzuetan ematen ahal diren gainkargen ondorioz, gerta daitezkeen sistema elektroniko honen atzerapen edo blokeoetan.
Aranguren Ibarreko Udala ez da webgune honetan ager daitezkeen hirugarrenen eskaeraz jarritako informazioen akatsek eragindako ondorioen arduradun izango.
Modu berean, webguneko link-en bidez, zuzenean edo zeharka, agertutako eduki, produktu edo zerbitzuen ardura ere ez du Aranguren Ibarreko Udalak bere gain hartuko. Lotura hauek ez dute Aranguren Ibarreko Udalaren eta webgune horietako titular partikularren edo entitateen arteko inolako harremanik adierazten. Beraz, Udalak aldebakartasunez eta edozein momentutan eduki horiek ezabatzeko eskubidea izango du.
Aranguren Ibarreko Udala ez da hirugarrenek diska gogorrean jarri ditzaketen ‘cookie’-etaz arduratuko, ezta webgunean ager daitezkeen akats tipografiko edota zehaztasun ezez ere.
Informazio eskaera ahalbidetzen duten tresnen bidez (helbide elektronikoak, kontsulta eskaerak…) emandako argibideek izaera orientatiboa dute eta ez dira sekulan prozesu administratibo batean lotesle izango, hauek legeen bidez tramitatzen direlako.
Webgune honen diseinua eta haren itur-kode, logo eta markak Aranguren Ibarreko Udalarenak dira, kasua hori ez bada, titularitate ezberdinari erreferentzia egingo zaio. Jabetza intelektual eta industrialaren eskubideez babestuta daude. Beraz, hauen erabilpena, erreprodukzioa, banaketa, komunikazio publikoa, transformaketa edota berdintsua den edozein jarduera debekatuta dago, Aranguren Ibarreko Udalaren baimenik ez badago.
Webgunean agertzen diren dokumentu/informazioen berrerabilpena baimentzen da, betiere edukiak osotasunean agertu eta informazio-iturria agertzen bada (Azaroak 16ko Sektore Publikoaren Informazioaren Berrerabilpenaren 37/2007 Legea). Debekaturik dago horiek legez kontrako jarduerak egiteko erabiltzea. Baimen hau ezin zaie aplikatu jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak dituzten dokumentuei (adibidez, patenteak, diseinuak eta marka erregistratuak), bereziki hirugarrenenei. Erabiltzaileak ez du Arangurengo Udalaren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak urratzen dituen jarduerarik eginen, ez eta web gune honetan aipatzen diren hirugarrenenak ere.
Dena den, berrerabilpen horrek datuen babesaren printzipio orokorrak babestu beharko ditu.
Aranguren Ibarreko Udalak hartzen dituen segurtasun neurriak Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 32. artikuluan ezarritakoarekin bat datoz. Alde horretatik, Aranguren Ibarreko Udalak, kontuan hartuta teknikaren egoera, aplikazio-kostuak eta tratamenduaren izaera, irismena, testuingurua eta helburuak, bai eta pertsona fisikoen eskubide eta askatasunetarako probabilitate eta larritasun-arrisku aldakorrak ere, ezarrita ditu neurri tekniko eta antolamenduzkoak, arriskuari dagokion segurtasun-maila egokia bermatzeko.
Betiere, Aranguren Ibarreko Udalak behar diren mekanismoak ditu ezarrita:
- Tratamendu sistema eta zerbitzuen konfidentzialtasuna, osotasuna, erabilgarritasuna eta erresilientzia iraunkorrak bermatzeko.
- Gorabehera fisiko edo teknikoren bat izanez gero, datu pertsonalen erabilgarritasuna eta sarbidea bizkor lehengoratzeko.
- Tratamenduaren segurtasuna bermatzeko ezarritako neurri tekniko eta antolamenduzkoen eraginkortasuna aldian-aldian egiaztatu, ebaluatu eta baloratzeko.
- Datu pertsonalak pseudonimizatu eta zifratzeko, hala badagokio.
Webgune honek sare sozialen elementu osagarriak (Facebook, Twitter, Instagram, Linkedin…) edo plugin-ak ditu. Hauek direla eta, erabiltzaileak honakoa izango du kontuan:
- Sare sozialean erabiltzaile gisa erregistratuta bazaude eta web gunea bisitatzean saioa zabalik baduzu sare sozial horietako edozeinetan, plugin-etan “klik” egiten baduzu, sare sozialak gunera joan zarela adierazten dizun informazioa jasoko du. Gainera, sare sozial horretan duen erabiltzaile-profilari buruzko informazioa emango du (izena, helbide elektronikoa, argazkia, etab.).
- Sare sozialean erregistratuta ez bazaude edo web gunera joaten zaren bitartean saiorik zabalik ez baduzu, baliteke sare sozialak zure IP helbidea jaso eta gordetzea.
Ez baduzu nahi sare sozial batek hemen zehaztutako datu pertsonalak biltzea, ezta gurekin edo hirugarrenekin partekatzea ere, kontsultatu dagokion sare sozialaren pribatutasun-politika eta itxi saioa bertan, Web Gunea bisitatu aurretik.
Web gune honekin edo bertan garatzen diren jarduerekin zerikusia duten eztabaida edo arazo guztiak ebazteko, Espainiako legedia aplikatuko da, aldeek berariaz onartzen dutena, eta Agoizko Epaitegi eta Auzitegiek izango dute horren erabilerarekin zerikusia duten edo horren ondorio diren gatazka guztiak ebazteko eskumena
Gure Datuen babesari buruzko pribatutasun-oharra kontsultatu ahal izango duzu esteka honetan.
Cookie-i buruzko informazioa honako estekan kontsulta daiteke.