Datu interesgarriak
- Kategoria administratiboa: Udalerri konposatua. Honako herri hauek osatzen dute Aranguren Ibarra: Taxoare, Zolina, Labiano, Gongora, Ilundain, Lakidain, Aranguren, Mutiloa.Hiriburua: Mutiloa.
- Kontzejuak: Aranguren, Labiano, Taxoare eta Zolina.
- Auzitegi-barrutia: Agoitz.
- Merindadea: Zangoza.
- Eskualde geografikoa: Iruñerria.
- Biztanleria 2022ko urtarrilaren 1ean: 12.517 biztanle, honela banatuta:
Herria | Biztanle kopurua |
---|---|
MUTILOA * | 11.821 |
LABIANO | 160 |
GONGORA | 0 |
ZOLINA | 36 |
TAXOARE | 382 |
ARANGUREN | 94 |
LAKIDAIN | 11 |
ILUNDAIN | 13 |
GUZTIRA | 12.517 |
* 2010eko ekainaren 4an Nafarroako Aldizkari Ofizialean Mutiloagoiti eta Mutiloabeiti herrien batzea argitaratu zen, orain herri-gune bakar horrek Mutiloa izena duelarik.
- Azalera: 40,60 Km²
- Biztanle-dentsitatea: 308,30 B/Km.
- Garaiera (Udaletxean neurtuta): 442 m.
- Loturak: Iruñetik sarbide zuzena Ekialdeko Ingurabidean barrena.Aranguren Ibarreko herrien arteko loturak toki-errepideen bitartez egiten dira “Arangurengo Itzuli” delakoan barna. Bide hori zirkulazio handikoa da eta Iruñea-Ardanatz toki-errepidearen parte da.
- Geografia: Honako udalerri eta ibar hauek dira Aranguren Ibarreko mugakideak, mendebaldetik ekialdera, iparraldetik hasita: Egues, Lizoain, Izagaondoa, Untziti, Elortz, Galar, eta Iruñea.
KOKAPENA:
Aranguren Ibarra Nafarroako erdialdean dago kokatua, Iruñerriko Hego-ekialdean.
Honako herri hauek osatzen dute Ibarra: Aranguren, Gongora, Ilundain, Labiano, Lakidain, Mutiloa, Taxoare eta Zolina. 40,54 Km²-ko eremua hartzen du eta, bi Mutiloak izan ezik, beste herri guztiek zirkuluerdi bat osatzen dute Taxoare mendilerroaren ekialdeko mazelaren inguruan.
Sadar erreka da ibarraren ardatza. Aranguren mendilerroaren mendebaldeko isurialdean du iturburua, eta, 15 kilometroz, 50 Km²-ko eremua drainatzen du.
Mutiloa da Ibarreko hiriburua, eta han dago Ibarreko Udaletxea. Ibar honen kasua berezia da, hiri-dinamismo eta funtzionaltasun handiko eremua baita; izan ere, industria nahiz bizileku asko ezarri dira inguru honetan.
Iruñetik oso hurbil dagoenez, Ibarrerako sarbideak onak dira; gainera, eskualdeko garraio publikoa erabiltzeko aukera dago, Mutiloa ailegatzeko.
Aipatzekoa da, garrantzi handikoak baitira, Aezkoatik Milagroraino doan errege-abelbideak (CRMA) nahiz GR-220 Ibilbide Handiak (Iruñerri osoan barna ingurubira bat egiten duenak) udalerri hau zeharkatzen dutela.