Lan-poltsa
ZERTAN DATZA LAN-POLTSA?
- Aranguren Ibarrean erroldatutako pertsonen curriculum-bilketa.
- Enpresen eta partikularren (etxeko lanak) lan-eskaintzak eta eskaerak jasotzea.
- INTERESA PLANeko enplegua eta autoenplegua sustatzeko Udalaren diru-laguntzei buruzko informazioa.
NORENTZAKO?
- Aranguren Ibarrean erroldatuta dauden eta langabezian edo enplegu hobekuntzan dauden pertsonentzat.
- Enpresentzat bitartekotza zerbitzua eskaintzen da, langile beharrak asetzeko, eta eskatutako profileko hautagaien aurre-hautaketa egiteko.
NOLA EMAN DEZAKEZU IZENA?
- Lan-poltsa honetan izena emateko beharrezkoa da Aranguren Ibarreeko Udaletxeko 1. solairura joatea (Oinarrizko Gizarte Zerbitzua), astelehenetik ostiralera, 9.00etatik 13.00etara.
- Izena ematerakoan aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Eguneratuta dagoen CVa.
- Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izena emanda egotearen egiaztagiria edo berritze-data, bai lan-eskatzaile gisa, bai hobekuntza gisa.
- Zure lanbide-profilarekin fitxa bat sortuko da gerta daitezkeen eskaintzetarako, eta Lan-poltsa funtzionamenduari eta Datuen Babesari buruzko sinatu beharreko agiri bat emango zaizu.
- Izen-emateak gehienez 6 hilabeteko iraupena izango du. Denbora hori igarota, zure lan-egoerak aldaketarik izan ez badu eta izen-ematea mantendu nahi baduzu, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuarekin harremanetan jarri beharko zara berritzeko; bestela, lan-poltsa honetan baja emango zaizu.
- Zure profilean aldaketak badaude (ikasketa berriak, datu pertsonalen aldaketak…), Oinarrizko Gizarte Zerbitzuari jakinarazi diezaiokezu zure fitxan dagokion aldaketa egin dezaten.
INFORMAZIO GEHIAGO: 948151382 telefonora deituz edo administratiba2ssbogz@aranguren.es helbidera mezu elektroniko bat idatziz.