2013ko urriak 30

Ilundain-Aranguren Ibarra Lantegi Eskolak 2013an hasi zuen bere ibilbidea. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Lantegi Eskolentzako azken deialdian, 740.757,00 euroko diru-laguntza jaso zuen.

Baso Kudeaketa Jasangarria, Lorezaintza, Nekazaritza EkologikoaLantegi Eskolak 14 urte baino gehiagoko ibilbidea dauka Aranguren Ibarrean, udalaren sostengu irmoari eskerrak. Zortzigarren edizioa da aurtengoa eta bertatik 350 gazte pasatu dira, haietako bakoitzak lan eta praktika ezberdinen bidez bere aztarna utzi duelarik.

Egitasmo berria Nafarroako Enplegu Zerbitzuak sustatu eta diruz-lagundua dago, Ilundain Haritz Berri Fundazioak eta UTE “Jardines de Pamplona”, Arpana Formación Forestal, Comercialización de Plantas Lorea, Viveros y jardinería Valle del Arga, Clece Servicios Integrados eta Iss Facility Services enpresek sustatua eta Estatuko Enplegu Publikoko Zerbitzuak eta Europako Gizarte Funtsak aldi berean finantzatua eta Aranguren Ibarreko Udalaren laguntzarekin.Garbiketa Ekologikoak

18 hilabetetan zehar, lanik ez duten 30 gaztek, Ibarreko 15ek, ondorengo espezialitateetan formazioa jasotzeko aukera izango dute: Baso Kudeaketa Jasangarria, Lorezaintza, Nekazaritza Ekologikoa, eta Garbiketa Ekologikoak. Horrez gain, Lanbide-ziurtagiri homologatua jasotzeko, enpresetan lan-praktikak egiteko eta formazioaren ondoren lan bat topatzeko aukera izaten dute.

Ilundain- Aranguren Ibarra Lantegi Eskolaren helburua 16 eta 30 urte bitarteko lanik gabeko gazteak beren gizarteratze eta laneratzea errazteko prestatzea eta orientatzea da. Ilundaingo Lantegi Eskolaren hezkuntzarako metodologiaren ezaugarria ikasleen behar berezietara egokitzea eta formazioaren protagonistatzat ikasleak hartzea dira. Hezkuntza prozesua norbanakoaren hazkunde prozesua ere bada, non ikasleengan lan eta formazio mailako helburu berriak sustatzeaz gain, norbanako mailako helburu berriak ere sustatzen diren.

 Ikasleak

Volver arriba