Martxoaren 3an, Aranguren Ibarreko Ilundain Lantegi Eskolako 30 ikaslek gizarte lana hasi zuten lehenengo hilabeteetan formazioa jaso ondoren.
Baso ustiapena, mintegien mantentzea, lorategi eta eremu berdeak eta Garbiketa Industrialak dira beren praktiketan garatuko dituzten espezialitateak.
Enplegu Lantegiaren Eskolaren hasieratik, irailaren 1etik eta martxoaren 3ra arte, saioak gehien bat teorikoak izan dira eta, teoria alde batera utzi gabe. Baina orain hasiko dira benetako lanak. 30 gazteek (20 baso ustiapena, nekazaritza eta lorazaintzako espezialitatean eta beste 10 garbiketa industrialekoan) hasieratik izan dute lan kontratua eta ikastaroa bukatzen dutenean, beren espezialitateko profesionalitate ziurtagiria ere izango dute. Egitasmoa bukatzean, parte hartzen duten enpresek 13 parte hartzaile kontratatzea ere aurreikusita dago.
Enplegurako Lantegi Eskola, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak bultzatu eta finantzatua dago. Sustatzaileen artean Ilundain Haritz Berri Fundazioa, UTE “Jardines de Pamplona”, Arpana Formación Forestal, Comercialización de Plantas Lorea, Viveros y jardinería Valle del Arga, Clece Servicios Integrados eta Iss Facility Services enpresak daude eta aldi berean finantzatu dutenen artean Estatuko Enplegurako Zerbitzu Publikoa eta Europako Funts Soziala. Betiere Aranguren Ibarreko Udalaren laguntzarekin.
Hurrengo 12 hilabeteetan zehar, ikasleek beren praktika enpresa sustatzaileetan eginen dituzte eta Ilundaingo eta Aranguren Ibarreko beste eremu batzuetako lorategiak mantenduko dituzte, baratza ekologiko bat sortuko dute eta udalerriko zein Ilundain Fundazioko eremuak garbituko dituzte.
Ikasleen batezbesteko adina 19 urtetakoa da, formazio berezi eta aurreko lan eskarmenturik gabekoak. Eskola kudeatzen duten profesionalek eskainitako formazio eta laguntza honekin beren enplegu bat lortzeko aukerak hobetzea da egitasmoaren itxaropen nagusia.