2016ko otsailak 18

GIZARTE ZERBITZUAREN JARDUERAJ : LAN-AURREKO TAILERRAK,FAMILIAREN ARLOKO IKASKUNTZARI BURUZKO TAILERRA, ASTE SANTURAKO TAILERA…

ENPLEGU PLANA
Aranguren Ibarreko Udalak Aranguren ibarraren udal barrutian erroldatuta eta langabezian dauden pertsonei lanpostu bat lortzea errazteko Enplegu Plana garatzen jarraitzen du. Hori dela-eta, beste urte batez, 2016. honetarako, enplegua, autoenplegua eta prestakuntza sustatzeko, kontrataziorako diru-laguntzen deialdia onartu du.
Deialdi hori, hain zuzen, Aranguren Ibarreko Udalaren webgunean ikus daiteke: www.aranguren.es
LAN-AURREKO TAILERRAK
Diruz lagundutako ikastaro hauek (6 € orduko) ibarrean erroldatuta dauden langabeentzat dira. Parte hartu ahal izateko, gainera, Aranguren ibarreko lan-poltsan izena emanda eta indarrean egon behar dute.
INAUSKETAKO OINARRIZKO IKASTAROA
60 ordu: teoriko-praktikoak
Inausketako oinarrizko ikastaro honetan inausketaren metodoak eta oinarriak irakatsiko dira, besteak beste, mozteko teknikak, tresnak, zuhaitzen egiturak identifikatzea eta hondakinak kentzea.

TEORIA: (20 ordu)
PRAKTIKA: (40 ordu)
Joan-etorriak egin beharko dira.
ARRANDEGI, URDAITEGI ETA HARATEGIKO SALTZAILEA ETA BIRJARTZAILEA
136 ordu: teoriko-praktikoak

TEORIA: (52 ordu)
PRAKTIKA: (84 ordu)
Libre egoteko aukera beharrezkoa izango da. Astelehenetik larunbatera.
Joan-etorriak egin beharko dira (enpresak zehaztuko ditu).
MENDEKO PERTSONEI ARRETA EMATEA
55 ordu: teoriko-praktikoak

TEORIA: (30 ordu)
PRAKTIKA: (25 ordu)
pertsona bakoitza txandaka ibiliko da, ordutegi hauetan:
1.- 08:30 – 13:30
2.- 10:00 – 15:00
3.- 16:30 – 21:30
EKINTZAILEENTZAKO PLANA: sortu zeure lana, egin lan zeuretzat
24 ordu
Euren lana sortzean pentsatzen ari direnentzat edo berriki jardueraren bati ekin dioten ekintzaileentzat.
OHARRA: ikastaro hau EZ da DIRUZ LAGUNDUKO, baina DOAKOA izango da izena emandakoentzat.
IZEN-EMATEAK
Egunak: otsailak 23 eta 24
Nola?: 012ra deituaz, 08:00etatik 19:00etara

FAMILIAREN ARLOKO IKASKUNTZARI BURUZKO TAILERRA
LEHEN HEZKUNTZATIK BIGARREN HEZKUNTZARA: ETAPA BERRIA, AUKERA BERRIAK
Lehen Hezkuntzako 6. mailan eta Bigarren Hezkuntzako 1. mailan (gehienbat) ikasten ari diren seme-alabak dituzten gurasoentzat.
AHOLKULARITZA PSIKOLOGIKOKO ZERBITZUA

Apirilean, berriro helduko diogu Aranguren ibarrean erroldatuta dauden 14 eta 35 urte arteko gazteentzako aholkularitza psikologikoko zerbitzuari.
Familia arteko harremanak eta harreman sozialak hobetzen laguntzen du zerbitzu honek, eta aholkuak ematen ditu hainbat gairen gainean, besteak beste, buruestimua, trebetasun sozialak, estresa eta antsietatea, beldurrak, egoera depresiboak, aldaketetara egokitzea, elikadurarekin lotutako nahasmenduak, mendekotasunak eta abar.
2016KO ASTE SANTURAKO TAILERRA
“ARKEOLOGIAREN ABENTURA”
(2004 eta 2012 artean jaiotako erroldatuentzat, bi urte horiek barne)
JARDUERA:
Indiana edo Tadeo Jones ikusi eta gero, nork ez du pentsatu handitan arkeologo izatea? Egun batzuetarako baino ez bada ere, izan nahi duzu? Aukera ezin hobea da iraganeko kulturak ezagutzen, ezkutuan dauden altxorrak bilatzen edo grabatuak argitzen gozatzeko.

Helburua da parte-hartzaileei Arkeologiaren eta Ondarearen mundu zirraragarri gerturatzea, gai horietan modu erakargarrian, ulerterrazean eta dibertigarrian sakontzera bideratutako jardueren bidez.
ONARTUTAKOEK ORDAINKETA EGITEA (izen-ematea formalizatzea): MARTXOAREN 10EAN ETA 11N
012ra deituaz, 08:00etatik 19:00etara (Visa txartelarekin ordainduko da).
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuren kontuan dirua sartuaz:
RURAL KUTXA ES34 3008 0208 05 2702637428
Hizkuntza aukeratu behar da: gaztelania edo euskara.
EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA DELA-ETA, ARANGUREN IBARREKO PROGRAMAZIOA

ZINEFORUMA
“AMAMA” filma, Asier Altunarena
Amaiak barnean bizi dituen bi munduei aurre egiten die artearen bidez. Bere bidea aurkitzeko, baserritik alde egin beharko du eta aitari aurre egin. Eta bien bitartean, amama denei beha dago. Amaitzen ari den mundu bat eta sortzen ari dela dirudien beste bat.
Eguna: martxoaren 4a
KAFE-ANTZERKIA
“ARREGLÁ, PERO INFORMÁ” antzezlana, Nuria Valienterena
Umorezko komedia. Bizitzen ahaztu zaion emakume bat da Andalusi. Familia, lana, etxea eta eguneroko errutinak direla-eta, bere burua maitatzen, zaintzen, ahaztu zaio eta bai arnasa hartzen ere. Berriro ilusioa eduki behar duela ohartuko da halako batean.
Eguna: martxoaren 5a

ANTZERKIA
“NOSOTRAS” antzezlana, Alberto Iglesiasena
Errepublikako emakumeei egindako omenaldia da “Nosotras”, gerraren galtzaile handiei. Alberto Iglesiasek justizia poetikoa nahi zuen haientzat: “Emakumeak izan ziren, beharbada, gerran kalte handiena hartu zutenak”.
Taldea: EL BUCLE
Eguna: martxoaren 6a
ZINEFORUMA
“TECHO Y COMIDA” filma, Juan Miguel del Castillorena
Rocío (Natalia de Molina, emakume aktore protagonista onenaren Goya saria jaso berria) ama ezkongabea eta langabea da. Zortzi urteko semearekin etxebizitza alokatu batean bizi da, baina hilabeteak dira ez duela errenta ordaindu. Mantenu eta alokairu gastuei aurre egiteko, gaizki ordaindutako lanak egiten ditu tarteka eta aurkitutako gauzak saltzen ditu kalean.
Eguna: martxoaren 11

Informazio otsailak buletina (2,47Mb)

Volver arriba