2017ko ekainak 16
IRULEGI: Indusketa arkeologikoa – bisita gidatuak – auzolan
Irulegiko gaztelua Iruñerria kontrolatzen duen Nafarroako Erresumaren gotorlekua izan zen 1494an eraitsi zuten arte.
Gaur egun, Arangurengo Udala gazteluaren ikerketa-lanak amaitzen, berau kontsolidatzen eta balioan jartzen dabil. Aurten gazteluaren armapatioan indusketa burutu eta iparraldeko harresia kontsolidatuko da. Azkenik, Erdi Aroko gazteluan ate ireki jardunaldia egingo da gazteluaren kontsolidazio eta zaharberritze lanak amaitu ondoren, orain arte
bezala, Arangurengo bailarako herritarrekin batera lan eginaz.
Ondoko hauek dira ekintzen datak:
- Indusketa arkeologikoa: ekainaren 19tik uztailaren 2ra. Gaztelura bertaratzen diren Arangurengo Bailarako herritarrentzan, astelehenetik ostiralera, bisitak eskainiko dira, 10:00etatik 13:00tara.
- Zaharberritze lanak: irailaren 11tik, 29ra.
- Auzolan egunak: irailak 16, 23 eta 30, denak larunbatak. Edonork parte hartu lezake. Kontaktua: idazkaritza@aranzadi. eus. Lanerako arropa, eskularru, eta oinetako egokiak ekartzea gomendatzen da.
- Ate ireki jardunaldiak eta ekitaldi kulturala: irailaren 30an, goizeko 9:00tatik 14:00etara, familia eta taldeentzako arkeologoen azalpenak; herri bazkaria eskainiko da.