Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana: Parte-hartze Saioa
Iruñerriko Mankomunitatea, Nafarroako Gobernua eta Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuaren barnean sartuta dauden udalak orain dela urtebete baino gehiago lanean hasi ziren Iruñerrirako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planaren lehen zirriborroan.
Iruñerriko Mankomunitatea, Nafarroako Gobernua eta Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuaren barnean sartuta dauden udalak orain dela urtebete baino gehiago lanean hasi ziren Iruñerrirako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planaren lehen zirriborroan. Berriki, IHMIP-ren Jarraipen Batzordeak proposamenen lehen dokumentua onartu zuen, eta orain prozesu parte hartzaile bizia martxan dago azaroaren 14az geroztik.
Hori dela eta, heldu den abenduaren 20an, asteazkenarekin, Arangureneko udaletxean, prozesu parte hartzaile hontako Mutiloako lurralde saioa eginen da. Saio hauetako 35 egingo dira Iruñerria osoan zehar, udalerri guztietan eta Iruñeako auzoetan ere bai.
Izango dugun saioaren helburua Iruñerrirako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planaren inguruan informatzea, zalantzak argitzea eta egon daitezkeen aportazioak/aldaketak jasotzea da.
Saio honetara etortzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.
