2020eko apirilak 30

Zaharberritze eta pintura ikasleentzako abisua

Foto noticia

Jakinarazpen honen bidez, Aranguren Ibarreko Zaharberritze eta Pintura ikastaroetako ikasle guztiei jakinarazten diegu 2019-2020 ikasturteko jarduerak behin betiko etenda geratzen direla.

Ordainketa geroratua aukeratu zutenei ez zaie kuotaren azken kobrantza egingo, eta ikasturte hasieran ordainketa egin zutenei dagokien itzulketa proportzionala egingo zaie. Horretarako, laster jarriko gara haiekin harremanetan kontu zenbaki bat eman dezaten ordainketa egiteko.

 

Bestalde, maiatzean eta ekainean egin ohi zen plaza- eta matrikula-erreserba atzeratu egingo da jarduerak zein baldintzatan egin ahal izango diren zehaztu arte (irailean izena ematea espero dugu).

Guztiok ondo egotea eta gure jarduerei lehenbailehen ekitea desio dugu.

 

Volver arriba