2020eko apirilak 30
Txikientzako proposamenak kultur arlotik

Kultur Etxean ateak berriz ere irekitzeko irrikitan gaude.
Unea iritsitakoan, artez betetzeko txikienen laguntza izan nahi dugu.
Badakigu Aranguren Ibarra artista txikiz (handiz) beteta dagoela; beraz, erronka bat jarri dizuegu.
Marrazkia, eskulana… gehien gustatzen zaizuena egin eta gordetzea nahi dugu.
Ateak irekitzeko unea iristen denean, zuen lan guztiak jaso eta gure artista txikien erakusketa kolektiboa egingo dugu.
Parte-hartzaile guztiek opari bat jasoko dute; beraz, 0 eta 14 urte artean badituzu, badakizu, animatu eta parte hartu!