2021eko maiatzak 18

Ez eman niri ogirik jateko

Foto noticia

Urmael eta idoietan ikusten ditugun ahateak basa animaliak dira eta badakite elikagaia beren kabuz aurkitzen. Ahateei janaria ematea kaltegarria zaie. Izan ere, horren ondorioz, beren berezko portaera aldatu egin daiteke, eta gaitzen eta harraparien arriskupean jarriko genituzke. 

Bestalde, hiriguneetan bizi diren usoei jaten ematen badiegu, neurrigabe haziko da uso kopurua, eta horrek arazo asko sortuko ditu, sekulako zikinkeria sortzen dutelako. Arrazoi hori dela eta, erabat debekatua dago usoei jaten ematea patio, parke eta etxeko terrazetan, animaliak edukitzea arautzen duen Aranguren Ibarreko osasun eta babes arloko udal ordenantzaren 11. artikuluak ezarritakoarekin bat.

 

USOAK EZ ELIKATU

Volver arriba