2021eko maiatzak 20
Konpostarekin animatu
Oraindik ez duzu konposta egiten gai organikoekin? Hasteko unea iritsi da. Oso erraza da.
Fruten, fruitu lehorren eta barazkien azalak eta hondarrak bereizi, eta bai prestatuta dauden jakien hondarrak, etxeko landareak edo zimeldu diren loreen sortak, arrautzen oskolak, paperezko zapiak eta mahai zapiak…
Hauetako batera bota:
- Edukiontzi marroietara (bosgarren edukiontzia) edo
- Auzoko konpostajerako ontzietara
Mutiloan:
- Santxiki pasealekua, 12
- Ibaialdeko pasealekua, 138
- Unibertsitateko pasealekua, 40
- Anaitasuna Etorbidea 25
- Sadar zeharkalea (ingurabidearen azpian, ibaiaren ondoan).
Baita Labiano eta Taxoaren ere.
Ingurumenari dagokionez, zalantzarik gabe, aukera onena da; izan ere, hondakinak toki berberean bihurtzen baitira konpost, inora garraiatu gabe, eta, hartara, ez dugu erregairik kontsumitzen eta ez dugu CO2 gasik sortzen.
Lorategia baduzu, konpost-ontzia eska diezaiokezu Iruñerriko Mankomunitateari.
Bereizi gai organikoak! Ahalegina oso txikia da; ordaina, aldiz, izugarria!