2021eko maiatzak 23

Herritarren zientzia proiektua: Aranguren Ibarreko orkideak

Foto noticia

Herritarren zientzia egokia da hezkuntza zientifikoa eta ingurumenekoa herritarren artean sustatzeko. Izan ere, publiko orokorra jarduera zientifikora hurbiltzeko aukera ematen digu, jendearen ekarpen aktiboa sustatuta. Horretarako, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzen dira.

Parte-hartzaileek ematen dituzten datuak lagungarriak dira ikerketak aurrera egin dezan eta, ordainez, jendeak gauza eta trebetasun berriak ikasten ditu, eta lan zientifikoa ulergarriagoa egiten zaio, bai eta erakargarriagoa ere.

Herritarren zientziaren inguruko proiektu bat garatu nahi dugu, orkideak Aranguren Ibarrean identifikatu eta kontserbatzeko. iNaturalist ataria erabiliko dugu orkideen aipamenen bilketa era sistematikoan, estandarizatuan eta publikoan zentralizatzeko. Horretarako, informazio saioak eskainiko ditugu atariari buruz eta, prestakuntza saioak, berriz, Ibarreko orkideei buruz.

Argibideetarako, begiratu ingurumen ekitaldiak.

Volver arriba