Emakumezkoen eskupilota jokaldia Eguzki pilotalekuan
Asteazken honetan, ekainak 23, emakumezkoen bi eskupilota partida jokatuko dira Plazaz Plaza txapelketa dela eta. Proiektu hau ADOS Pilotak antolatu du, emakume pilotari profesionalen lehen klubak.
19:00etan pilotari profesionalen partida izango da, eta 18:30etan neska pilotariek jokatuko dute partida, txapelketa honen beste helburu bat herriko eta inguruko pilotari gazte guztiei parte hartzeko aukera ematea baita.
Emakumezkoen pilotari ikusgarritasuna emateko ekimena kirol diziplina hau herrietako plazetara hurbiltzeko asmoarekin sortu da: “Gure plaza eta frontoi libreak gure herrietako ikonoak dira, gure kulturaren zati bat, oraingoan emakumezkoen pilotarekin lotuta joango dena, 1920an erraketek egin zuten bezala.
Egoera epidemiologikoa kontuan hartuta, pilotaleku irekietan egiteko aukera ezin hobea ikusi dute; horregatik, gure bailaran Eguzki plazako frontoia aukeratu dute.