JOSTAILUEN ERAKUSKETA: aukeratzeko irizpide eta aholkuak
2021eko abenduak 16 | 16:30etatik 18:00etara
CP Irulegi
- Sarreren salmenta: 948150193 edo euskera@aranguren.es
- Zenbatekoa: Doako izen-emateak (heldu eta haurrentzako)
- Izen-emate: Abenduak 15era arte
Eguberriak gero eta hurbilago daude eta Olentzero zein Erregeei gutuna idazteko orduan haurrei gustatzen zaiena kontuan hartzeaz gain, beste alderdi batzuei buruz hausnartzea komenigarria izan liteke.
Erakusketaren lehen zatian jostailuen aukeraketarako zenbait irizpide eta aholku eskainiko dira. Guraso eta senideek erakusketaren lehen zatian parte hartzen duten bitartean, haurrek birziklatutako materialaz eginiko jostailu bat egin ahalko dute Dindaiako hezitzaile baten laguntzaz. Bukatzeko, guztiek elkarrekin zenbait jostailu ikusi eta probatzeko tartea egonen da.
Erakusketako jostailuak 3-12 urte bitarteko haurrentzat eta euren senideentzat izanen dira eta euskaraz dakiten gurasoek, zein euskaraz ez dakitenek eta haien seme-alabek parte har dezakete.
